facebookinstagramyoutuberssrss

mintzalasai

Euskararen berriak

Herriko bestetan ere, euskaraz

Bestak badu toki handi bat EHan
irudia ikusi | Bestak badu toki handi bat EHan

Mintzalasai elkarteak besta munduan euskararen erabilera bultzatzeko kit integral bat sortu du. Teleskargatze librean edo zama-eskorga baten inguruan prest-presta, antolatzaileak erabiltzeko prest diren euskarri pedagogikoak atzemanen ditu.

2019ko Uztailaren 11a

17 euskarri desberdin:

  • Iruditegiak eta lexikoak: Edatekoa eta jatekoa euskaraz manatzeko.
  • Afixa pertsonalizagarriak: Prezio eta produktuak euskaraz bistaratzeko.
  • Fitxa praktikoak: Laguntzaileek publikoaren harrera euskaraz egiteko.
  • Elementu apaingarriak: Jendea euskaraz mintzatzea akuilatzeko.
  • “Ahobizi” eta “Belarriprest” txapak: Jendeen arteko solasak errazteko.

Euskal elkargoa Mintzalasai elkarteari juntatu zaio materialaren hedapena bere gain hartzeko lurralde osoan. Kit sorta bat eskuragarri da Polo desberdinetan, tokiko besta antolatzaileen esku emateko. Xiberoko lurralde eremuan - 05 59 28 41 80

  • Garazi Baigorriko lurralde eremua - 05 59 37 32 03
  • Errobiko lurralde eremua - 05 59 93 50 77
  • Errobi Aturriko lurralde eremua - 05 59 44 15 99
  • Hego Lapurdiko lurralde eremua - 05 59 48 30 85
  • Baionako egoitza - 05 59 44 72 72

Info+: https://mintzalasai.eus/euskara_bab/kit_besta

Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Joxean Munoz (Eusko Jaurlaritza) eta Pantxoa Etchegoin (EKE) Baiona-Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbaran, 2019-12-19 © Jakes Larre (EKE)
Joxean Munoz (Eusko Jaurlaritza) eta Pantxoa Etchegoin (EKE) Baiona-Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbaran, 2019-12-19 © Jakes Larre (EKE)

Euskararen berriak #berriak

Iparraldeko kultura praktikei buruzko inkestaren emaitzak

2020eko Urtarrilaren 17a

2018ko hondarrean, Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Eusko Jaurlaritzako Kulturaren euskal Behatokiak Iparraldeko herritaren kultura praktikei buruzko inkesta bat egin zuen. Ondorioak 2019ko abenduaren 19an aurkeztuak izan dira Baiona-Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbaran.

IRAKURRI

Dokumentalak Euskaltzaindiaren historia kontatzen du, bere 100 urteen karietara.
Dokumentalak Euskaltzaindiaren historia kontatzen du, bere 100 urteen karietara.

Euskararen berriak #euskarazbizi

Gaualdi literarioa Kalostrapen

2020eko Urtarrilaren 16a

Euskaltzaindiak gaualdi bat antolatu du urtarrilaren 22an, asteazkenarekin, Baionako Kalostrape ostatuan, 18:00etatik aitzina.

IRAKURRI

AGENDA

Baloreak

Baloreak

  • 2020eko Urtarrilaren 26a | 17:00
  • Baiona

AGENDA OSOA

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu