facebookinstagramyoutuberssrss

mintzalasai

Euskararen berriak #berriak

2019, urte emankorra!

Bilan txostenean hurrengo urterako perspektibak ere lantzen dira.
irudia ikusi | Bilan txostenean hurrengo urterako perspektibak ere lantzen dira.

Mintzalasai festibala, ikastetxeetan, euskaltegietan, hiztegitxo berriak... Urtearen bilana egiteko momentua heldu da.

2019ko Azaroaren 20a

Dinamika positibo eta bateratzaile bat da Mintzalasai. Tresna konkretu eta berritzaile bat euskara eremu urbanoan biziberritzeko. (Baiona-Angelu-Miarritze hiri eremuan, hain zuzen ere).

Urteko bilana

2019an, 6 egitasmo bultzatu ditugu:

·3 gertakari publiko berezituentzat.

·3 tresna komunikatibo egituratzaile.

GERTAKARIAK:

·*euskaltegietan: ikasturte bukaeran, euskara ikasten duten 550 helduentzat.

·*festibala: irailean, publiko zabalari begira motorrak berotzeko,

·*ikastetxeetan: oporren ondotik, eskola eta ikastoletako ikasleak euskarari arra lotzeko.

TRESNAK:

·Paisaia numerikoa: BAB mailako euskararen atari berritua, sare sozial dinamikoak…

·Besta euskaraz: kit bat ekimen antolatzaileentzat prest-presta.

·Sakeleko hiztegiak: formatu ergonomiko, euskararen deskubritze eta praktikaren alde.

Elkarteak bere errola betetzen du euskararen biziberritze prozesuan, publikoaren erantzun masiboari eta parte-hartzaileen satisfakzioari esker.

Bilan osoa eskuragarri da hemen: https://mintzalasai.eus/ekimena/artxiboak

Argazkiak: https://mintzalasai.eus/ekimena/artxiboak

Bideoak: https://kanaldude.eus/bilaketa?q=mintza+lasai

Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Iazko udatik besta anitzetan ikusi da.
Iazko udatik besta anitzetan ikusi da.

Euskararen berriak #berriak

Ez ahantz euskara!

2020eko Urtarrilaren 21a

Besta antolatzaileak: zure bestan euskararen erabilera sustatzeko kita eskuragarri duzu urririk. Balia ezazu!

IRAKURRI

Joxean Munoz (Eusko Jaurlaritza) eta Pantxoa Etchegoin (EKE) Baiona-Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbaran, 2019-12-19 © Jakes Larre (EKE)
Joxean Munoz (Eusko Jaurlaritza) eta Pantxoa Etchegoin (EKE) Baiona-Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbaran, 2019-12-19 © Jakes Larre (EKE)

Euskararen berriak #berriak

Iparraldeko kultura praktikei buruzko inkestaren emaitzak

2020eko Urtarrilaren 17a

2018ko hondarrean, Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Eusko Jaurlaritzako Kulturaren euskal Behatokiak Iparraldeko herritaren kultura praktikei buruzko inkesta bat egin zuen. Ondorioak 2019ko abenduaren 19an aurkeztuak izan dira Baiona-Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbaran.

IRAKURRI

Dokumentalak Euskaltzaindiaren historia kontatzen du, bere 100 urteen karietara.
Dokumentalak Euskaltzaindiaren historia kontatzen du, bere 100 urteen karietara.

Euskararen berriak #euskarazbizi

Gaualdi literarioa Kalostrapen

2020eko Urtarrilaren 16a

Euskaltzaindiak gaualdi bat antolatu du urtarrilaren 22an, asteazkenarekin, Baionako Kalostrape ostatuan, 18:00etatik aitzina.

IRAKURRI

AGENDA

Baloreak

Baloreak

  • 2020eko Urtarrilaren 26a | 17:00
  • Baiona

AGENDA OSOA

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu