facebookinstagramyoutuberssrss

mintzalasai

Euskararen berriak #ustebainogehiagogirelako

Mintzalasai Baionatik ere antolatzen da

Bilkura ireki batera gomitatzen zaitugu!

2019ko Azaroaren 19a

Ostegunean, azaroaren 21ean, iraganen da, arratsaldeko 18:00etan Eusko Ikaskuntzan.

Aurtengo edizioaren bilana aurkeztuko da eta ondotik, hurrengo ediziorako lehen ideiak marraztuko ditugu elkarrekin, Baionan ere herri dinamika sendo bat sortzeko!

Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Zaldi ibilaldiak euskaraz

Euskararen berriak #haurrekin

Zaldi ibilaldiak euskaraz

2020eko Agorrilaren 12a

Euskarazko aktibitate eskaintza garatzen da Euskal Herri osoan. Gaur egun, proposamen ugari dago haur eta helduentzat, familian edo lagunen artean bizitzeko. Eta gure aisialdian euskara bizitzeko plan onak elkarrekin partekatuko bagenitu?!..

IRAKURRI

Euskaraldia | Lan deialdia

Euskararen berriak #etorkizunekoaukera

Euskaraldia | Lan deialdia

2020eko Agorrilaren 10a

2020ko azaroaren 20tik abendoaren 4ra iraganen da Euskaraldia, euskara gehiago erabiltzeko dinamika. Horren prestatzeko, Euskaraldiak bi lurralde sustatzaile (denbora 1/4 ariko direnak) eta komunikazio arduradun bat (denbora ½ ariko dena) xekatzen ditu Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoan.

IRAKURRI

Sorkuntza grafikoa © Guénolé Le Gal
Sorkuntza grafikoa © Guénolé Le Gal

Euskararen berriak #topaketa

EKE-k ahozko oroimenari buruzko "Eleketa" erakusketa Hazparnen estreinatuko du irailean

2020eko Agorrilaren 3a

Euskal kultur erakundeak, gure ahozko oroimenaren altxorrak agerian eman nahi dituen multimedia erakusketa ibiltari berria Hazparneko Pierre Espil Mediatekan aurkeztuko du lehen aldiz 2020ko irailaren 25etik azaroaren 7ra. "Eleketa" du izena eta 2007an abiatu izen bereko memoriaren bilketa programan oinarritzen da. Hazparnen, herrian berean bai eta inguruko herrietan bildutako lekukotasun zatiak baloratuko ditu, beste artxibo eta bideo-sorkuntzen laguntzaz.

IRAKURRI

Euskararen berriak #euskarazbizi

Zizpa Rap emankizuna

2020eko Uztailaren 31a

Baionako Zizpa Gaztetxeak, osoki euskarazko Rap emankizun bat proposatzen du, Radiokultura eta Kanalduderekin elkarlanean! Josu Guillen-ek aurkezturik, Odei Barroso, Haitz Agirrebarrena, Unai Arkauz eta Txomin Arkauz zituen raplariak, eta Eric Dicharry gomita gisa. Rapa maite baduzu, eta ez baduzu maite ere, gozatu!

IRAKURRI

AGENDA

Otxalde

Otxalde

  • 2020eko Agorrilaren 13a | 19:00
  • Baiona

AGENDA OSOA

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu