facebookinstagramyoutuberssrss

mintzalasai

Euskararen berriak #berriak

Koldo Zabalari omenaldia

Koldo Zabalari omenaldia ospatzeko Oldarrako dantzari ohiei deialdia.

2019ko Azaroaren 28a

Oldarra dantza elkarteak, Uztaritzeko Herri Soinu elkartearen laguntzarekin, Koldo Zabalari ikusgarri-omenaldia egingo dio, Gare du midi antzokian, 2020ko urriaren 10ean. Egitasmo honen burutzeko, harekin taula partekatu duten dantzariei deialdi bat zabaltzera gatoz.

Azaroaren 30ean, 11etan, larunbatez, informazio bilkura antolatua da, Miarritzeko Plaza Berrin.

2020eko urriaren 7tik 10era Miarritzen gertatuko den, Herri Uzta festibaleko une nagusia izango da emanaldi hau. Urriaren 7an, asteazkenenez, Koldo Zabalaren ibilbideaz konferentzia bat proposatuko da ere. Horregatik, Herri Soinu elkarteak, Koldo Zabalari buruzko edozein artxibo edo argazki bilatzen ditu.

Argibideak:

herri.soinu@laposte.net / 06.23.31.27.45

Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Bilan txostenean hurrengo urterako perspektibak ere lantzen dira.
Bilan txostenean hurrengo urterako perspektibak ere lantzen dira.

Euskararen berriak #berriak

2019, urte emankorra!

2019ko Azaroaren 20a

Mintzalasai festibala, ikastetxeetan, euskaltegietan, hiztegitxo berriak... Urtearen bilana egiteko momentua heldu da.

IRAKURRI

AGENDA

Zortzi

Zortzi

  • 2019ko Abenduaren 12a | 20:15
  • Baiona

AGENDA OSOA

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu