Euskaraz bizi #topaketa #rencontre
Ikusi Mikusi, euskarazko haur eta gazte literaturaren lehen azoka
Saran iraganen da apirilaren 3an eta 4an.
2020eko Martxoaren 13a | ± 53s
Antolatzaileak Galtzagorri elkartea, Kiribil konpainia eta Pamiela argitaletxea dira. Haien xedea, urteroko hitzordu bat sortzea da haurrentzat, gurasoentzat, eskolentzat eta argitaletxeentzat.
Hutsune batetik abiatu zen proiektua, orain arte ez baitzen euskaral haur eta gazte literaturaren plazarik. Sarako azokan euskarazko liburuak baizik ez dira izanen. Horien inguruan, hainbat tailer, ikusgarri eta topaketa antolatu dituzte.
Azokak bi egun izanen ditu: lehena, ostirala, eskolen eguna izanen da. Jadanik 1000 haurretik gorak eman dute izena parte hartzeko. Larunbata, berriz, familien eguna. Sarrera eta animazio gehienak urririk izanen dira. Ikusgarriak ikusteko, 3 euroko sarrera ordaindu beharko da. Antolatzaileek aholkatzen dute jadanik izena ematea azokaren webgunean.
Egitarau osoa eta izen emateak: https://ikusimikusi.eus/