Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Nola erabili Telegram euskaraz?
Egun mezuak igortzeko erabiltzen den aplikaziorik ezagunena Whatsapp da, baina guk alternatiba bat aurkezten dizuegu.
2020eko Martxoaren 16a | ± 59s
Telegram aplikazioaren kodea publikoa eta askea da; horrek erran nahi du komunitateak aldatzeko eta hobetzeko aukera duela. Horregatik, Telegram euskaraz izan dezakegu.
Lehenik, aplikazioa deskargatu behar da: https://telegram.org/
Eta ondotik euskaraz konfiguratu: https://t.me/setlanguage/eu-beta
Telegram kanalak
Aplikazio honek aukera ematen du kanalak sortzeko. Kanalak informazioa partekatzeko tresnak dira eta ez dute eztabaidarako aukerarik ematen. Informazioa modu zuzen eta lasterrean jasotzeko egokiak dira.
Euskaraz, hainbat kanal existitzen dira:
Kanaldude: https://t.me/kanaldude
Berria egunkaria: https://t.me/berriaegunkaria
Naiz hedabidea: https://t.me/naiz_info
AEK: https://telegram.me/AEKeus
Argia: https://telegram.me/argiaeus
Eta Mintzalasai elkarteak ere kanal bat sortu du etxean euskaraz gozatzeko baliabideak zabaltzeko:
Segi gaitzazu Telegram bidez, euskaraz!
Info+: http://telegram.eus/