facebookinstagramyoutuberssrss

mintzalasai

Euskararen berriak #ustebainogehiagogirelako

Uste baino gehiago girelako!

Beste transmisio bat posible da!
irudia ikusi | Beste transmisio bat posible da!

Testuinguru berritu eta konplikatu batean, zer funtzio bete behar du Mintzalasai elkarteak? Duela 9 urte sortu zenetik, gauzak aldatu dira gure lurraldean. Denbora berean, euskara bezalako hizkuntzen etorkizuna hirietan jokatzen da eta biztanleriaren %92ko erdaldun tasarekin eta euskararen %1,6ko erabilerarekin, Baiona-Angelu-Miarritze hiri-eremuan premiak oraindik handiak dira.

2020eko Ekainaren 26a

Urtez urte gure proiektuak dimentsio handiagoa (handiegia?) hartu du. Gaur egun, 3 ekimen antolatzen ditugu (Mintzalasai *festibala, *euskaltegietan, *ikastetxeetan) eta 3 tresna garatzen (webgunea, kit besta, hiztegi informalak). Benetako behar bati erantzuten badiogu ere, geroz eta zailago zaigu gure partaideen irizpideei erantzutea. Alta 2019an lehen aldiz instituzio guzien sustenguarekin antolatu genuen Mintzalasai.

Uneak eta guneak berreskuratu

Terrenoko premiei erantzuten segitzeko nahikeria eta motibazioa badugu. Auzolanean, besteekiko osagarritasunean eta molde partekatuan. BABn ere, uste baino gehiago girelako: hortaz jabetu gaitezen okindegira sartzean, autobusera igotzean, administrazioko harreran, haur parkean, ezezagun batekin harremanetan sartzerakoan…

Bizi dugun egoera diglosikoa iraultzeko, eredu berriak asmatu beharko ditugu elkarrekin. Euskara norma eta inklusiorako giltza izango diren espazioak, garaiak, aukerak, ohiturak. Bihotza edo trikitixaren mugimenduak inspiratu behar gaitu: zabaldu… eta trinkotu! Izan gaitezen beraz sortzaile eta ausart, bateratzaile eta boteretzaile, erakargarri eta t(r)inko!

Etorkizuneko aukera

Ahoan bilorik gabe aritzeko, gaurko egunean ez dakigu Mintzalasai egitasmoak segitzen ahalko duen forma hortan edo beste zerbait eraiki beharko den. Baina segur dena da etorkizuneko hizkuntza politika publikoak gure mobilizazioen araberakoak izango direla. Kolektiboki mobiliza gaitezen beraz, eta indibidualki alda ditzagun gure hizkuntza ohiturak.

Azaroan Euskaraldia itzuliko da, denon lanari koherentzia emateko, korapiloak askatzeko eta inertziak astintzeko. Has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irria ezpainetan, mintza lasai baina mintza ozen. Izan gaitezen pixkor, baikor eta burugogor! Gora bihotzak!!

Email Facebook Google Twitter LinkedIn

© Jose Valderrey - Dantzan CC-BY-SA
© Jose Valderrey - Dantzan CC-BY-SA

Euskararen berriak #euskarazbizi

Kultura egituren arteko lankidetzaren erronken inguruko jarraikitze kolektiboa

2020eko Uztailaren 6a

Euskal kultur erakundeak, Pirinio-Atlantikoetako tokiko jarraipen dispositiboarekin partaidetzan, jarraikitze kolektibo berri bat proposatzen die bere elkarte-kideei. Gaia: kultura egituren arteko lankidetzaren erronkak. Jarraikitze hori urririk izanen da eta EKE-ko Uztaritzeko egoitzan iraganen da. Kasu! Leku kopurua mugatua da eta izen emate formularioa uztailaren 10a aitzin itzuli behar da.

IRAKURRI

AGENDA

AGENDA OSOA

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu