facebookinstagramyoutuberssrss

mintzalasai

Euskararen berriak #ustebainogehiagogirelako #leuskaraavecplaisir

9. edizioa eginen da!

Jendea indarturik agertu zen Marion aintziran eginiko bilkuran.
irudia ikusi | Jendea indarturik agertu zen Marion aintziran eginiko bilkuran.

Joan den uztailaren 16an, elkarteko kideek erabaki genuen 2020an ere Mintzalasai festibala egitea. Irailaren 21etik (astelehena) 27ra (igandea) izanen da. Aldi berean, lanketa bat eginen dugu instituzio partaideekin; bestela ezinezkoa izanen da 10. edizioa ospatzea.

2020eko Uztailaren 20a

Azken hauteskunde hauetako emaitzak kontuan hartuz, eta Mintzalasaik BAB-n euskara biziberritzearen alde eramaten duen lanaz ohartuz, elkarteko kideek erabaki dute oraino hilabete batzuetan lanean segitzea, nahiz partaide batzuk ez engaiatu.

Nolakoa izanen da?

Komisio indartsuagoekin antolaturiko festibala izanen da Mintzalasai, irailaren 21etik 27ra iraganen dena. Webgunea ere garatu ahal izango dugu, besteak beste, EEP-k lagunduko gaituelako. Azkenik, euskarako irainen eta hitz larrien hiztegia argitaratuko dugu sartzean.

Aldiz, “Besta Euskaraz” kitaren hedapena eta egokitzapena ezin izango ditugu egin, ez baitugu horretan lagunduko gaituen partaiderik. Mintzalasai *ikastetxeetan eta *euskaltegietan hitzorduei dagokienez, 2020an ez dira eginen, ez baitugu BABko hiru hirien sustengurik izan.

Beharrezko proiekzioa

2011an sortu zenetik, Mintzalasai elkarteak bere sormena, profesionaltasuna, proiektu egituratzaileak aitzinatzeko gaitasuna, irudi positibo eta dinamikoa… erakutsi ditu. Haatik, badakigu, gehienetan egoera prekarioan lan egiten duen euskalgintzaren kate luzean, Mintzalasai katebegi bat besterik ez dela.

2019an, lehen aldiz azken 8 urteetan, 6 instituzio partaideek lagundu zuten elkartea bere lanean, baina 2020an batzuk ez dute segitu. Orokorki, geroz eta zailagoa da elkartearen jarduerek eta administrazioaren irizpideek bat egitea. Horrek ondorioak ditu:

  1. Mintzalasai prekarizatzen du, urte erdialdera arte ez baitaki zenbateko laguntza esleituko zaion,
  2. Lan karga handiagoa eta denbora gehiago eskaini behar izaten dio kontabilitatearen arloari, terrenoko hutsuneei erantzuten aritu ordez.

Mintzalasaiko kideek argiki azaldu dute ezingo dute elkartea biziarazten segitu baldintza horietan. Beraz, aterabide bat aurkitu beharko dugu 2021ean 10. edizioa ospatu nahi badugu. Horregatik, instituzio partaide guztiei dei eginen diegu irailean mahai baten inguruan bildu gaitezen.

Laguntzailez osaturiko 2 lantalde osatu dira. Interesatua bazira, gurekin harremanetan sar.

Irakurri aurtengo mezua: https://mintzalasai.eus/actu/actu_euskara/3518-une_autre_transmission_est_possible_!

Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Boga, ekaitzaren ondoko barealdian

Euskararen berriak

Boga, ekaitzaren ondoko barealdian

2021eko Urtarrilaren 27a

Aurtengo Herri Urrats berezia izanen da, halabeharrez. Maiatzaren 9an izanen da, eta Seaskako bosgarren kolegioa eraikitzeko helburuari erantzunen dio. Aldiz, oraindik ez dakite zein formatu izanen duen, beraz oraindanik diru-bilketa bat abiatu dute.

IRAKURRI

AGENDA

Sorginak

Sorginak

  • 2021eko Otsailaren 3a | 10:30
  • Biarritz

AGENDA OSOA

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu