facebookinstagramyoutuberssrss

mintzalasai

Euskararen berriak #asteburukonfinatuak

Euskarazko gomendioak haurrentzat #3

Etxean pasatako denbora goxoago egiteko 4 ideia emanen dizkizuegu astero.

2020eko Azaroaren 20a

1. Familia osoarentzat filma

Arratoi pirata filma: https://kanaldude.eus/bideoak/4258-arratoi-pirata

  • 3 urtetik aitzina
  • Iraupena: 55 min

Kontuz Arratoi Piratarekin, bidelapur gozozaleenarekin… Zaldi gainean doala, bidean topatzen dituen bidaiariei janaria lapurtzen die, baina, egun batean, bera baino azkarragoa den norbaitekin topo egingo du… Kapa eta ezpata, lapurrak eta gailetak, azaltzen diren istorioa da.


2. Hiztegia lantzeko aktibitate kaierak

Familiaren hiztegia lantzeko kaiera: https://mintzalasai.eus/lib/pdf/--falimia_pp_sans_bords_perdus191932.pdf

Eskolaren hiztegia lantzeko kaiera: https://mintzalasai.eus/lib/pdf/--eskola_pp_sans_bords_perdus192002.pdf

Laguntzeko, hiztegiak hemen deskargatu: https://mintzalasai.eus/babn_euskaraz_bizi/baliabideak/hiztegitxoak


3. Porru patatak prestatzeko errezeta

Eider Altxuk porru patatak nola prestatu erakusten digu Janitz, Mairi eta Anai haurrekin: https://www.naiz.eus/es/mediateca/video/haurrekin-sukaldatzen-konfinamenduan-porru-patatak

Osagaiak: patatak, porruak, pastanarreak, baratxuria, olioa eta gatza.


4. Satorraren ipuina

Ipuin arrakastatsuaren bideoa euskaraz (2-6 urte): https://youtu.be/oVzbnUgdZnQ


Bonus

Baionako Oihana ikastolako “Euskaraz bizi” taldeak familiendako interesgarriak izan daitezkeen baliabideak bildu ditu padlet batean, hau da sareko plataforma kolaboratibo batean (irudiak, estekak, bideoak partekatzeko balio duena): https://fr.padlet.com/eboihana/ikastola

Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Txillardegi-Hausnartu sariak banatu dituzte

Euskararen berriak

Txillardegi-Hausnartu sariak banatu dituzte

2020eko Abenduaren 2a

Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituzte sariak eta irabazleak jakinarazi dituzte. Eneko Gorrik irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria, Ipar Euskal Herrian euskaltzaletasuna sendotzeko ekosistema komunikatibo baten proposamenarekin.

IRAKURRI

Euskararen berriak

Euskaraldia prestatzeko euskarriak

2020eko Azaroaren 25a

Euskaraldia prestatzeko euskarriak

Azaroaren 20etik abenduaren 4rat, EHan osoan, euskara gehiago erabiltzeko xedearekin milaka herritarrek gure hizkuntza ohiturak aldatuko ditugu. Jauzi hori ongi prestatzeko, ezinbestekoa da kontzeptu eta truko batzuk lantzea....

IRAKURRI

Euskararen berriak

Euskaraldiaren biharamunean

2020eko Azaroaren 24a

Euskaraldiaren biharamunean

Euskaraldiaren bukaerak bat egin du euskararen nazioarteko egunarekin. Momentu egokia izan da gure hizkuntza ohiturei buruz hausnartzeko, formatzeko, ahalduntzeko... Baina euskara gehiago erabiltzeko indarrak ez dira horretan gelditzen.

IRAKURRI

AGENDA

GATIBU

GATIBU

  • 2020eko Abenduaren 3a | 22:00
NØGEN

NØGEN

  • 2020eko Abenduaren 4a | 22:00

AGENDA OSOA

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu