Euskal musika, geroz eta anitzagoa
Ez Dok Amairuren denboratik hona, aldaketa anitz izan ditu euskal musikak. Egungo taldeen playlistak xerkatzen badituzu, artikulu hau zuretzat egina da.
2021eko Otsailaren 2a | | ± 01min 30s
Historiari buruz
Euskal musikaren bilakaerari buruz gehiago jakin nahi baduzu, Euskal Kultur Erakundeak eta Etxepare Institutuak argitaratuko “Euskal kantagintza: pop, rock, folk” liburuxka irakur dezakezu: https://www.eke.eus/eu/kultura/musika
Musika zuzenean
Momentuko osasun neurriak direla eta, Ipar Euskal Herrian ezin dugu kontzertuez gozatu. Aldiz, Hego Euskal Herrian bai. Badok.eus atarian agenda biziki osatua atzemanen duzue: https://www.badok.eus/musika/kontzertuen-agenda/
Belarriak goxatzeko
Zer entzuten dute gure inguruko sortzaileek? Badok webgunean, Euskal Herriko artista anitzek proposaturiko playlistak entzuten ahal dira: https://www.badok.eus/zerrendak/
Kontzertuak nahieran
Kanalduderen webgunean kontzertuen bideoak, bideoklipak eta musika emankizunak atzematen ahal dira: https://kanaldude.eus/sailak/musika
Tumatxak: Euskal kantuei buruzko emankizuna
2015-2016an sortu zen emankizun hau euskal kantuen, taldeen eta artisten munduan murgiltzen zen.
Adibidez, ikus “Euskarari buruzko kantak” emankizuna: https://www.eitb.tv/eu/bideoa/tumatxak-tumatxak-euskarari-buruzko-kantak/2753/66717/tumatxak-tumatxak-euskarari-buruzko-kantak/
Musikaren berriak
Entzun! Aldizkaria euskara hutsean atzematen ahal den musikari buruzko aldizkari bakarra da. Aktualitate guzia haien webgunean: http://www.entzun.eus/
Konfinamendu musikala
Lehen konfinamendu garaian, Mintzalasaiko laguntzaileek zenbait euskal talde aurkeztu zizkizueten: Euskal eszena independienteko 12 talde eta Eta zuk? Zer musika entzuten duzu?