mintzalasai

Portretak

Euskara²= etxeko mintzaira + laneko gaitasuna

Frantziako hiriburuan handitu den arren, Hélène Charritton (1965 Parise) txikitatik ohartu da euskararen garrantziaz. Herrira itzultzean, irakaskuntza sailean lanpostu eta ardura ezberdinak bete zituen, frantsesez eta euskaraz. Orain, lan ibilbidean bereganatu dituen esperientzia eta gaitasunak jendearen laguntzeko baliatzen ditu Baionesak, Aturri bazterrean kudeatzen duen Ekitegia Coworking espaziotik.

2021eko Apirilaren 9a | | ± 06min 17s

Irakasle, zuzendari eta orain orientazio eta gaitasun laguntzaile; Parisetik Baionara, kontaiguzu zure ibilbidea.

Hastapenean, literatura eta historia irakasle izan nintzen frantsesez; gero irakasleen formatzaile eta azkenik Baionako Etxepare lizeoko zuzendari postua bete nuen. Hogeita bost urtez irakaskuntzan egonik, duela lau urte, beste zerbait egitea erabaki nuen, beste helmuga batzuk identifikatuz.

Lehen xedea izan zen euskara irakasle izatea eta euskara planak proposatzea elkarteei, enpresei, AEKk edo Emun kooperatibak egiten duten moduan. Banakien horren egituratzea zaila izango zela eta horregatik nire hastapeneko ideia osatu dut beste gaitasunekin. Orain Gogaide izenpean, jendea laguntzea proposatzen dut garapen profesionalean, gaitasun bilanak eskainiz helduei eta orientazio bilanak gazteei. Baionan eta barnealdean eskaintzen ditut zerbitzu horiek eta egia erran eskaera handia dago. Hegoaldean garatu nahi nuke nire aktibitatea baina zaila da izan ere ez dute hemen bezalako konpetentzia bilanak egiteko ohitura.

Aktibitate horren kudeatzeko, bulego bat bakarrik alokatu ordez, Co-working espazio bat irekitzeaerabaki dut, euskara bermatzen duen leku partekatu bat, zeinean gure hizkuntza lehenesten den kideren artean, giroan…Ekitegia izena jarri diot, hamar bat kide gira hemen lekua partekatzen. Badira sexologo bat, psikologo bat, komunikazio alorreko jendeak, denak ez dira euskaldunak baina ingurumen euskalduna eskertzen dute.

Euskara ttikitatik dakizu?

Euskara ama hizkuntza dut baina ez dut menperatu 30 urte arte.

Parisen sortua naiz eta ttikitan Euskal Etxerat joaten ginen maiz burasoekin horiek baitziren bertako kide eta animatzaile. Behin, lehen mailan hasi berria nintzen eta frantses klasean auto-diktaketa bat egin behar nuen; ez dakit zergatik baina egun horretan euskarazko testu bat hautatu nuen. Aitari nire lana erakutsi nionean, alaitasun aurpegi bat piztu zitzaion eta bost libera eskaini zizkidan! Sei urte baizik ez nituen baina egun horretan ulertu nuen euskaraz egitea gauza baikorra, baliagarria zela eta gainera ekonomikoki interesgarria!

Zortzi urtetan Parisetik Euskal Herrira itzuli ginen eta eskola bukatzean ostalaritzan lehen lan esperientzia eduki ondoan, haurdun gelditu nintzen eta irakaskuntzan hastea erabaki nuen. Garaian, euskaraz kiskun-kaskun ari nintzen baina sail pribatuan irakasle behar gorrian ziren eta horrela hasi nintzen gela elebidun batean. Geroztik, ikasketak berriz hasi ditut eta euskal filologian lizentzia eta masterra dut eta orain doktoregoan naiz tesia egiten, euskarari lotua beti. Oraindik ez ditut euskara eta frantsesa maila berdinean ematen, baina hori dut helburu.

Zer proposatuko zenuke, euskaraz gehiago aritzeko enpresetan? Orokorrean?

Ez dut errezeta magikorik. Batzuetan biziki baikor naiz eta beste batzuetan ilunago egia erran. Ez dut ezkor izan nahi baina beldur naiz Covid krisi honek ez duela euskara laguntzen. Nik hemen xantza dut izan ere euskaraz bizitzen lortzen dut eguneroko jardunetan. Halere, kolektiboki eta bereziki gure herrira heldu diren jendeekin biziki konplikatua da hemengo hizkuntza eta oro har gure kulturarekiko harremana sortzea, biziki zaila da lotzea.

Nire ikuspuntua da kolektibitateak sortu behar lituzkeela programa sinple batzuk, denek kontaktu minimo bat ukan dezagun egunero euskararekin, bereziki kanpotik datorren jendeak irekidura hori ukan dezan, euskaraz jakiteko eta entzuteko.


Sei urte baizik ez nituen baina egun horretan ulertu nuen euskaraz egitea gauza baikorra, baliagarria zela

Enpresa munduan abantaila ala oztopo da euskaraz aritzea?

Abantaila dudarik gabe. Nik zerbitzua euskaraz ematen ahal dut eta euskaldun andana hurbiltzen da, orokorrean naturala bilakatu da eta ongi ikusia ere bai.

Aldiz oraindik zaila da Iparraldetik Hego Euskal Herria edo harago joatea.

Nihaurrek zinez zailtasun handiak ukan ditut nire aktibitatea hegoaldean plazaratzeko eta garatzeko. Hegazkingintzan ari izan nintzenean, eduki nuen jada mugaz bi aldeetan harremanak pizteko zailtasunen lehen ezagutza. Gero gaitasun bilanekin ere, sistema ezberdinak izanki, ez da aterik ireki eta maleruski errealitate hori anitzetan sentitu dut, mugaz gaindiko forumetan edota nire saiakera ezberdinetan...Desilusio bat izan da niretzat, ez dut sarbidea aurkitu, baina ez dut inoiz amore ematen eta egun batez pizten delarik errango dizut.

Leku goxo bat euskaraz momentu goxo bat pasatzeko?

Leku batekin baino, jende batzuekin lotuko nituzke euskaraz pasatzen ditudan momentu goxoak, lizeoko administrazio kontseiluko beste burasoekin edo partaide naizen Erabil kolektiboan ere gustura ari naiz beste kideekin...

Gorroto duzun zerbait?

Jendeen axolagabekeria errango nuke...Euskara ikusten ez duten jendeekin adibidez zailtasunak ditut, gauza batzuk edo jende zehatz batzuk ikusten ez dituzten jendeekin alegia.

Maite duzun zerbait?

Proiekzio mugagabeak maite ditut...Mundu berri baten asmatzerakoan sortzen diren ideiak adibidez...Utopista naiz pixka bat.

Zein izango litzateke zure ametsetako euskararen herria?

Euskara naturala izango litzatekeen herria dudarik gabe, goxoki mintzatuko litzatekeena. Herri horretan, denek ukanen dute gauzak adierazteko modua, intelektualak izan edo ez, denek lekua ukango lukete eta adierazteko modu guztiak argitzat hartuko lirateke, bakoitzaren ekarpena kontutan hartuko litzateke, iparralde osoa eta hegoaldekoekin hein berean sentitzea. Noski mugarik gabeko Euskal Herria litzateke eta gure kulturak hobeki, hurbilago sentituko eta ulertuko lirateke... Ez litzateke ele bakarreko herria, jendeak eleaniztasuna jorratuko luke, noski euskara bertako hizkuntza izango litzatekeelarik.


2024ari begira

Elkartea

2024ari begira

Mintzalasai elkarteak, bere biltzar nagusia burutu zuen urtarrilaren 5ean. Hasi berri den urteari begira eman dira bere kideak.

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Elkartea

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Aurtengo berrikuntza: 10 urte baino gehiagoko jardueraren ondoren, Mintzalasai guneak anbizio handiagoko proiektu bati lekua utziko dio. Eduki gehienak plataforma egokiago batera eramanen dira.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.