mintzalasai

Euskaraz bizi

Ipar Euskal Herriko osasungoa euskalduntzeko elkartea sortu da

Osasungoa euskalduntzeko elkartea jadanik existitzen zen Hego Euskal Herrian eta Ipar Euskal Herrian ere gisa horretako egitura bat sortu nahian, ekainaren 26an, biltzar nagusi bat antolatua zen Makean.

2021eko Uztailaren 21a | | ± 01min 28s

Xan Berterretxe eta Maia Lacroix medikuek abiatu dute proiektua. Hego Euskal Herriko OEEren(Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) kongresu batean topatu zuten elkar eta ondotik, haiek ere arlo horretan lan egiteko gogoa izan dute.

Hiru helburu finkatu dituzte:

Lehenik, ospitaleetan euskararen erabilera bultzatu nahi dute, bereziki Baionakoan. Azken urteetan, euskararen erabilera sustatzen zuen talde bat bazen, baina gelditua izan da. Elkarteak berriz bultzatuko du talde hori.

Bigarrenik, idatzizko materiala euskarara ekartzea nahi dute: pazienteen diagnostikoak, jendeari ematen zaizkion oharrak, osasun guneetan pazienteen eskura egoten diren esku-orriak... Ohartu dira jadanik bakoitzak horrelako lanak egin dituela bere txokoan, beraz amankomunean ezarri eta gehiago egitea da helburua.

Hirugarrenik, ikerketa bat egin nahi lukete Euskararen Erakunde Publikoarekin. Hiru ardatz izango lituzkeen diagnostikoa osatu nahi dute. Lehenik, neurtuko lukete zenbat langile euskaldun ari diren lanean osasun zerbitzuetan. Bigarrenik, galdetuko lukete profesionalok euskara erabiltzen duten lanean –lehen hitza euskaraz egiten duten eta abar–, eta hirugarrenik, galdetuko lukete ea zenbat pazientek eta zenbat aldiz hizkuntzagatik diskriminazio egoerak bizi izan dituzten.

Gomita luzatzen diete inplikatu nahi duten osasun arloko beste langileei. Kontaktua: oeeiparralde@ni.eus


hari@
Gau beltza: aktibitate ideiak

Euskaraz bizi

Gau beltza: aktibitate ideiak

Halloween hurbiltzen ari da, baina Euskal Herrian tradizio handiagoa du Gau beltzak edo Arimen gauak. Artikulu honetan, familian egun hori markatzeko aktibitate ideiak ekarri dizkizuegu.

Halloween euskal ohitura?

Euskaraz bizi

Halloween euskal ohitura?

Hurbiltzen ari da Halloween gaua, baina ezagutu dugun bertsio komertzialetik urrunduz, geroz eta gehiago aipatzen da ospakizun horren jatorria. Izan ere, Euskal Herrian ere, tradiziozko besta hori aspalditik markatua zen gure egutegian.

Zirko ikastaroa

Zirko ikastaroa

  • 2021eko Urriaren 25etik | 10:00
  • Urriaren 28ra
  • Baiona
Bouquinville Ttipia: Urmael txiki

Bouquinville Ttipia: Urmael txiki

  • Urriak 27 | 11:00 | Baiona

2021(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03
04 05 06 07 08 09 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

2021(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2021(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28
Gaur

2022(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2022(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2022(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur