mintzalasai

Elkartea

10 urte, hiri-eremuan euskararen alde!

2021ean, Mintzalasaik 10 urte betetzen ditu. Hamarkada bat bere harri txikia ekartzen diola euskararen biziberritzearen xantier erraldoiari. Zer berri?...

Familiarteko gertakari herrikoia
irudia ikusi | Familiarteko gertakari herrikoia

2021eko Agorrilaren 30a | | ± 59s

Atera agenda: irailaren 20tik 26ra, Mintzalasai festibala Biarritz eta Baiona artean egingo da. 10. edizio honetan, egindako bidea neurtu eta datozen urteetarako helburuak finkatuko dira.

Izan ere, bere maila xumean, Mintzalasaik proiektu ugari garatu ditu, ekimenak ugaritu ditu, tresna pedagogikoak sortu ditu, komunikazio kanalak ehundu ditu... Egun, bere jarduera honako hauen inguruan antolatua da:

BAB mailako 3 ekimen:

  • Mintzalasai ikastetxeetan, euskaraz ikasten duten haurrei begira,
  • Mintzalasai euskaltegietan, euskara ikasten duten helduei begira,
  • Mintzalasai festibala, publiko zabalari begira.

Euskal Herri mailako 3 tresna:

  • webgune erreferente bat eta sare sozialak,
  • kit bat besta antolatzaileentzat erabiltzeko prest dena,
  • hiztegi ttipiak, ezohiko gaiei buruzkoak.

Laster aurkeztuko da festibalaren egitaraua. Bien bitartean, ikasturte berri honetan, sartze on bat euskaraz ikasten duten milaka haur eta helduei!


Olentzero

Euskaraz bizi

Olentzero

Aurten ere, ikazkin mitikoa menditik jautsiko da Mari Domingirekin batera, argiaren itzulera ospatzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.