Warning: ini_set(): Session ini settings cannot be changed after headers have already been sent in /home/mintzalasai/public_html/index.php on line 17

Warning: ini_set(): Session ini settings cannot be changed after headers have already been sent in /home/mintzalasai/public_html/index.php on line 18

Warning: session_start(): Session cannot be started after headers have already been sent in /home/mintzalasai/public_html/index.php on line 20
Mintzalasai | Berriak | Euskararen berriak | Angeluko azokan Aldudeko xingar erosle jarraikiena naiz!

mintzalasai

PortretakPATXIKA ALFARO

Angeluko azokan Aldudeko xingar erosle jarraikiena naiz!

Aldudeko sortetxea uztean, Patxika Alfarok (1943 Aldude) ez zuen imaginatzen gaztetan zokoratu zuen euskarak irekiko zion bizi bidea. Lagun talde apartaz, lanaz, kantagintzaz, familiaz eta beste hamaika bizipenez aritu zaigu Angeluko euskaltzalea.

2022ko Martxoaren 18a | | ± 08min 35s

Aldudetik Angelura, kontaiguzu zure bidea.

Alduden sortu eta handitu naiz, bertan egon naiz 18 urte arte. Gero Baionara etorri naiz familien laguntzaile elkarte batean lan egitera eta Angelura bizitzera. Lan egin dut nire lehen haurra sortu arte eta hor gelditu naiz, ukan ditugun lau haurrak koskortu arte. 13 urte eta gero, berriz hasi naiz lanean, ber lantokian eta bertan egon naiz, orain badu 22 urte, erretreta hartu arte. Biziki lan interesgarria zen, jende eta bereziki ama anitz ezagutzeko parada eduki dut. Bestalde hamaika batailatan ibili naiz, euskararen eta herriaren alde, Seaskan, Uda Lekun, kantuz eta beste...

Euskara ttikitatik dakizu?

Alduden, ttikitan euskaraz ari ginen beti, eskolara joan arte, zazpi urte arte. Gero, Aldudeko karrikan bizi ginen eta jendarme eta guardien haurrekin egoten ginen, horiek euskara ez zekitenez frantsesez ari ginen. Garai hartan erran behar da, frantsesez jakiteak maila bat gorago zinela sentiarazten zizula nonbait, eta euskara bigarren maila batean zen. Hortaz beranduago ohartu nintzen, askoz beranduago eta ohartu nintzen horren desmasiaz. Ohargabean frantsesez aritzeari balore gehiago ematen nion eta euskara arroztua zitzaidan. Angelura etortzean ere Frantsesez ari nintzen nagusiki.

Gero 1968 urte aldera, Manex Pagola, Gexan Alfaro, Guk taldeko kideen artean, lagun talde bat osatu genuen mendira joateko eta ateraldi horietan euskaraz ari ginen. Garai hartan hartu nuen euskararen garrantziaren kontzientzia.

Ber denboran, hegoaldeko lagun batzuekin ibiltzen ginen, Donostia klubekoak, eta Mixel Labeguerie entzun nuelarik kantu berriekin, gauza batek harritu ninduen Gazteri berria kantuan: Hemen dela Espainia, han dela Frantzia, Mugaren bi aldetan da Euskal-herria, hitzek oihartzun handia eduki zuten nire baitan, hor hartu nuen kontzientzia euskaraz eta Euskal Herriaz.

Mendi kaskoetara igotzeaz gain, oholtza gainera ere igo zinen lagunek bultzaturik?

Manex Pagola izan da niretzat kantari eta kanta egile handia eta hark gauza asko bultzatu zituen musikagintzan. Garai hartako gauzak ederki adierazten bazekien kantuetan eta konturatzen zara 50 urteren buruan ber gauzak bizi ditugula. Garaian kantu zahar anitz eta kantu berri asko ere ematen genituen bereziki menditik lagunartean jaustean, hor ostatu batera joaten ginen gitarrarekin eta biziki ongi pasatzen genuen. Lehen kantaldien garaia zen eta Manexek kantaldi berezi baten sortzeko gogoa eduki zuen. Zazpiri bai deitu zuen proiektuari esker, Ez Dok Amahiruko kideak ezagutzeko parada eduki genuen, Lurdes Iriondo, Xabier Lete, Benito Lertxundi; Iparraldetik Manex Pagola, Ugutz, Peio ta Pantxoa, Iñaki Urtizberea eta ni aritu ginen kantuz. Izugarria izan ere, Donibane Garaziko kantaldian, lehen aldikoz argi jokoekin aritu ginen, ikuskizun guztiz berezia izan zen zinez. Baionara ere jende anitz etorri zen kantaldira eta hirurehun bat jende kanpoan gelditu zen sartu ezinik! Beranduxeago, Ortziken delako kontzertua egin zen ere bai, iparraldeko artista andanarekin... Erran behar dut garai hartan, Aldudeko Françoise izatetik, taula gaineko Patxika izatera pasa nintzela, eta geroztik Patxika izaten segitzen dut. Luzaz oroitzapen horiek ahanzturara erori ziren kasik, baina Colette Larrabururen Francoren mende kantatzen genuenean liburuari esker, berriz ekarri ditugu gogora.

Hurbiletik segitzen duzu liburu horren ibilbidea.

Bai Colette Larraburu joan den urtean etorri zen etxera elkarrizketatzera, izan ere garai hartako kantariak mintzarazi ditu, kantu berriek eduki garrantziaz, bai iparraldean zein hegoaldean.

Mixel Labeguerie izan zen bistan dena eta Manex Pagola, denbora hartako kantu egile nekaezina, Etxamendi ta Larralde, Guk taldea edo geroxoago Pantxoa eta Peio...

Colette etorri zelarik, erran behar dut garai horiek aski ahantziak nituela, zokoratu nituen nunbait, izan ere, geroztik hamaika gauzatan ibilitakoa naiz, ikastoletan Uda leku eta abar… Baina elkarrizketa egiteak oroitzapenak berpiztu ditu eta polita izan da. Garai hartan, erran behar da ere emazte gutti zela, horregatik agian Manexek insistitu zuen ni kantuz hasteko, emazteak nahi zituelako kantuz entzun. Halere, Eztitxu, Lurdes Iriondo, Maite Idirin bezalako kantarien ibilbidea hor da.

Liburua aipatzeko egiten ari garen gaualditan harritua naiz garai hartako bizia izan dena gaur egun nola berriz bizitzen ahal den. Coletten helburua da kantuaren bitartez, garai hartan bizi zen giro berezia gogoratzea, laborantxako batailak, ikastolak eta abar… eta kontzientzia hartzea.

Alfaro izena hedabideetako lerro burutan maiz agertzen den ohietakoa da.

Ospe handikoa ez dakit, ez nezake hori erranen, gehiago errango nuke kide bakoitzak topatu duela ongi senditzen den lekua... Egia da Amaiur semeak gazte gaztetik harritu gintuen itsas mundura hurbiltzeko ametsarekin. Gu menditik heldurik, ez gira batere itsaso zaleak eta hark zaletasun handia erakutsi zuen itsasuntzi munduarekin eta horretan ibiltzen da beti.

Ellande pilota munduan ari da aspaldidanik, lehen pilotari gisa eta orain pilota egile Sara aldean.

Maialen erakasle zen, baina orain utzi du eta Sofrologo gisa ari da pozik. Kantuaren bitartez lan egiten du anitz orain eta askotan erraten dut, nik garaian egin izan ez dudana, Maialenek segitzen duela orain. Semea gazteena Eñaut erakasle da Baionako kolegioan eta hura ere kontent.

Uste dut haur bakoitxak baduela bai pertsonalitate propioa eta nahi zuen bidea segitu duela. Orain 9 haur ttiki ditugu gainera, eta erran behar dut hori zinezko eguzki izpia dugula, loriatzen gira denekin.

Zein da zure kantu gogokoena euskal errepertorioan?

Nik biziki maite nituen Lurdes Iriondo eta Xabier Lete eta elkarrekin kantatzen zuten Errota zaharra kantua biziki ederra iruditzen zait. Horrez gain, Manexen kantuak izugarriak iruditzen zaizkit. Gaur egun, Mendiko Borda bezalako kantu batek guztiz aktualitatean izaten segitzen du Saldua dena betiko da saldua bezalako hitzek, oihartzun handia dute 50 urteren buruan.

Batere maite ez duzun kantu bat?

Gazteek barkatuko naute, baina gaur egungo kantu anitz azantza hutsa dira niretzat.

Mendialdeko giro lasaia edo itsasaldeko aire freskoa nahiago?

Orain erdian eman nezake nire burua, garaiko nire oroitzapenekin eta gaur hemen bizi dudanarekin. Hastapenean egia da astebururo Aldudera itzuli behar nuela baina gaur Angelun ongi sentitzen naiz, haurrak sortzearekin, gauza anitz sortu eta egin ditugu hemen.

Aldudeko xingarra edo Angeluko legatza?

Kasu Alduden bi xingar mota dira, Belaun eta Oteiza... Hango mozkinak sanoak dira eta astero Angeluko Quintaou azokan Belauneko saltzaileari aste osoko erosketak egiten dizkiogu.

Aldiz arrainen kalitateaz ez dakit gehiegi fidatzen, hainbeste plastiko jaten dutenez, eta egia da ez naizela biziki arrainzalea. Halere urtero, atun kontserbak egiten ditut eta pateak, konfiturak etxeko fruituekin eta abar...

Euskaraz goxo ari zaren lekurik?

Etxean, dudarik gabe...Hemen senide eta lagunekin euskaraz ari gara. Gainera, pasaporte Covidik gabe, ostatuetara ezin gara joan orduan erantzuna errexa da.

Gorroto duzu zerbait?

Borroka ez dut maite, telebistan adibidez, jendea borrokan hasten delarik filma batean ezin dut begiratu.

Maite duzun zerbait?

Goxoan egoitea, kantatzea, giro ona...

Amets bat?

Euskal Herri oso bat ikustea, zeinean denak euskaraz ari garen, herri askea eta bakean.


2024ari begira

Elkartea

2024ari begira

Mintzalasai elkarteak, bere biltzar nagusia burutu zuen urtarrilaren 5ean. Hasi berri den urteari begira eman dira bere kideak.

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Elkartea

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Aurtengo berrikuntza: 10 urte baino gehiagoko jardueraren ondoren, Mintzalasai guneak anbizio handiagoko proiektu bati lekua utziko dio. Eduki gehienak plataforma egokiago batera eramanen dira.

Anestesia + Ztah

Anestesia + Ztah

  • Apirilak 06 | 21:00 | Biarritz
Euskara ikastaldia: maila guztiak

Euskara ikastaldia: maila guztiak

  • 2024ko Apirilaren 22tik
  • Apirilaren 26ra
  • Baiona

2024(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03
04 05 06 07 08 09 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

2024(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2024(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2024(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gaur

2024(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2024(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2024(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur

2024(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2024(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2024(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2025e(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2025e(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28
Gaur
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.