mintzalasai

Elkartea

Haur eta gazte literatura euskaraz

Urriaren 7 eta 8an, Saran, Kiribil konpainiak, Galtzagorri elkarteak eta Pamiela argitaletxeak irakurzaletasuna euskaraz bultzatzeko ekimen ederra antolatu dute.

2022ko Urriaren 7a | ± 01min 02s

Euskal Haur eta Gazte Literaturari lehio berri bat zabaldu nahi dio Ikusi Mikusik. Gertaera hunek, gizartean dagoen eskas eta behar bat betetzen du. Euskal Herri Osoko ikasleak (eskola egunean), eta jendartea (famili egunean), elkartu nahi ditu, Euskaraz den Haureta Gazte Literaturaren inguruan: iparraldea, hegoaldea eta Nafarroa.

Ekitaldi hau guztiz aurre-ikusia, gogoetatua eta diseinatuta da haurrentzat, bai altzarien aldetik, espazioaren antolaketa aldetik, baita ere jarduerak eta programatutako ikuskizun eta tailerren aldetik, adinen arabera. Forma ibiltariak alderdi guztietan betetzen du jaialdiaren kontzeptua, eskola eta familientzat pentsatuta baita.

Haur eta gazte euskal literatura profesional guztiak, Euskal Herri osotik (Iparralde, Nafarro eta Hegoaldetik) presente izango dira: liburuen argitaletxeak (bakarrik euskarazko liburuak), idazleak, ilustratzaileak, liburu-saltzaileak, liburuzainak, kondalariak eta artistak.

egitarua: https://ikusimikusi.eus/egitaraua/

info+: https://ikusimikusi.eus/


hari@
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.