mintzalasai

Elkartea

Larunbata, deskubritzeak

Mintzalasai festibaleko egitaraua egunez egun: irailaren 21a, larunbata.

2024ko Irailaren 9a | | ± 01min 36s

10:00-12:00 BAIONAAtalante

BIKOIZKETA TAILERRA

Tailer honetan, film bikoizketak egiten ikasiko duzu. Agian hurrengo zinemaren arrakasta handiaren ahots mitiko bilakatuko zira!

8 - 14 urte artekoentzat. 8 toki.


10:30-12:00 BIARRITZ Mediateka

IDAZKETA TAILERRA BEA SALABERRIEKIN

Idazketa tailerra

Euskarazko idazketa tailerra, Bea Salaberri idazlearekin. Tailerra euskara ikasleei ere irekia, jakinez Salaberri AEK-ko Hezkuntza arduraduna dela. Izen-ematea: 05.59.22.28.86. 14 urtetik 90 urtera.


13:00-15:00 BAIONAAtalante

BIKOIZKETA TAILERRA

Tailer honetan, film bikoizketak egiten ikasiko duzu. Agian hurrengo zinemaren arrakasta handiaren ahots mitiko bilakatuko zira! Helduentzat. 8 toki


15:00-16:30 BAIONAErrepublika plaza

IDAZKETA MARRAZKETA HIZKUNTZ TAILERRA

Kale gorrian antolatua idazketa marrazketa tailer horren helburua Baionako biztanleen hizkuntzen argira eramatea da. Euskaratik abiatuta sinbola eta marrazkien bidez abiatuko da tailerra hitz, esanmolde eta esaldietara iristeko. Baionako hizkuntz hiztunen aniztasunari ikusgarritasuna emateko xedea du tailerrak.


16:00-18:00 BIARRITZ Itsasargiko aparkalekua

ITSAS BAZTERREKO IBILALDI KOMENTATUA

Itsas argitik portu zaharreraegingo dugun ibilaldian Miarritzeko historia haundi ta tikiak ezagutuko ditugu. Itsas argiko historiaurreko leizeak, hondartza handiko surflariak, portu zaharreko balea ehiztariak, baita ere aristokrata mundua aipatuko ditugu. Baita ere ontzi desberdinen hondatzeak kostaldean!


19:00-22:00 BIARRITZ Théâtre du Versant

ESTITXU, LURDES IRIONDO, MAITE IDIRIN: HIRU EMAZTE KANTARI GOGOAN GAUALDIA.

Naia Robles Arangiz, Maialen Alfaro eta Maider Bedaxagar-ek hiru emazte kantari ospetsuren kantuak abestuko dituzte.


Izen emateak:https://mintzalasai.eus/eu/ekimenak/festibala/egitaraua


Olentzero

Euskaraz bizi

Olentzero

Aurten ere, ikazkin mitikoa menditik jautsiko da Mari Domingirekin batera, argiaren itzulera ospatzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.