facebookinstagramyoutuberssrss

mintzalasai

Euskararen berriak #ustebainogehiagogirelako

Txalo eta milesker!

Orotara 21 hitz ordu
irudia ikusi | Orotara 21 hitz ordu

Baiona-Angelu-Miarritze hiri eremuan, 550 helduk ikasten dute euskara. Gau eskoletan, Xede taldeetan, kurtso partikularretan, guraso artean edo intentsiboan… 60 taldetan banaturik, ikasturte guzian zehar haien ikasprozesuan aitzinatu dira. Taldeen herenak eta ikasleen %40ak Mintzalasai *euskaltegietan egitasmoan parte hartu du ekainean.

2019ko Ekainaren 18a

Mintzalasai elkarteak proiektu berria abiatu du ekainaren 1etik 15erat, Miarritze eta Baionako herriko etxeen eta Euskal Elkargoaren sustenguarekin. Ikasturte bukaeran, euskalduntzen bidean engaiatuak diren helduei euskara aktibitate originalen bidez praktikatzeko eta beste euskaldunekin partekatzeko aukera eskaintzea izan da xede nagusia. Apirilean, 38 jardueraz osatutako katalogo bat eskuratu zuten eta taldeka hautuak egin.

Mitologiaren deskubritzea, sendabelarrak, koktel tailerra, arno dastatzea, paella sukaldatzea, Baionako bisita gidatua, escape game, surf iniziazioa… Orotara 21 hitzordu antolatu dira BAB osoan. Katalogoa osatzen eta tailerrak animatzen bidelagun izan ditugun guziei eskerrak!

Milesker eta txalo zuei ere

Elkartearen izenean, eskerrak eta txaloak ere helarazi nahi dizkizuegu euskara ikasteko urraspideetan engaiatutako guztiei. Eskerrak, euskararen biziberritze prozesuan aktiboki parte hartzen duzuelako eta zuei esker euskaldunok euskara gehiago erabiltzeko aukerak izango ditugulako. Txaloak, baitakigu hizkuntza bat ikastea ez dela beti errexa. Zuen egunerokoan denbora, energia eta motibazioa mobilizatzea galdegiten du. Baina jakin merezi duela!

Uda heldu da eta euskara praktikatzeko aukerak izango dituzue. Atseden hartu eta sartzean gau eskolako bidera itzultzeko indarrak berriz hartu. Zuen ikasprozesuan bidelagun izango gaituzue. Azkenik, irailaren 23tik 29rat Baiona-Angelu-Miarritzen iraganen den Mintzalasai festibalean ematen dizuegu hitzordua.

Segi hola!



Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Zaldi ibilaldiak euskaraz

Euskararen berriak #haurrekin

Zaldi ibilaldiak euskaraz

2020eko Agorrilaren 12a

Euskarazko aktibitate eskaintza garatzen da Euskal Herri osoan. Gaur egun, proposamen ugari dago haur eta helduentzat, familian edo lagunen artean bizitzeko. Eta gure aisialdian euskara bizitzeko plan onak elkarrekin partekatuko bagenitu?!..

IRAKURRI

Euskaraldia | Lan deialdia

Euskararen berriak #etorkizunekoaukera

Euskaraldia | Lan deialdia

2020eko Agorrilaren 10a

2020ko azaroaren 20tik abendoaren 4ra iraganen da Euskaraldia, euskara gehiago erabiltzeko dinamika. Horren prestatzeko, Euskaraldiak bi lurralde sustatzaile (denbora 1/4 ariko direnak) eta komunikazio arduradun bat (denbora ½ ariko dena) xekatzen ditu Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoan.

IRAKURRI

Sorkuntza grafikoa © Guénolé Le Gal
Sorkuntza grafikoa © Guénolé Le Gal

Euskararen berriak #topaketa

EKE-k ahozko oroimenari buruzko "Eleketa" erakusketa Hazparnen estreinatuko du irailean

2020eko Agorrilaren 3a

Euskal kultur erakundeak, gure ahozko oroimenaren altxorrak agerian eman nahi dituen multimedia erakusketa ibiltari berria Hazparneko Pierre Espil Mediatekan aurkeztuko du lehen aldiz 2020ko irailaren 25etik azaroaren 7ra. "Eleketa" du izena eta 2007an abiatu izen bereko memoriaren bilketa programan oinarritzen da. Hazparnen, herrian berean bai eta inguruko herrietan bildutako lekukotasun zatiak baloratuko ditu, beste artxibo eta bideo-sorkuntzen laguntzaz.

IRAKURRI

Euskararen berriak #euskarazbizi

Zizpa Rap emankizuna

2020eko Uztailaren 31a

Baionako Zizpa Gaztetxeak, osoki euskarazko Rap emankizun bat proposatzen du, Radiokultura eta Kanalduderekin elkarlanean! Josu Guillen-ek aurkezturik, Odei Barroso, Haitz Agirrebarrena, Unai Arkauz eta Txomin Arkauz zituen raplariak, eta Eric Dicharry gomita gisa. Rapa maite baduzu, eta ez baduzu maite ere, gozatu!

IRAKURRI

AGENDA

Otxalde

Otxalde

  • 2020eko Agorrilaren 13a | 19:00
  • Baiona

AGENDA OSOA

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu