facebookinstagramyoutuberssrss

mintzalasai

Euskararen berriak #haurrekin

Edizio ahaztezina prestatzen ari gara

Aurten ere herri bazkaria izango da igandean
irudia ikusi | Aurten ere herri bazkaria izango da igandean

Mintzalasai-ren 8. edizioa 2019ko irailaren 23tik 29ra iraganen da, astelehenetik igandera. Argitan jarriko dira bereziki euskara urte osoan biziarazten duten eragileak.

2019ko Uztailaren 11a

Idazluma (edo smartphone-a) hartu eta egun horiek agendan idatzi! Bideo proiekzioak, hitzaldiak, ikuskizunak, ate-irekitzeak, bisita gidatuak, tailerrak, iniziazioak, bestak… Zazpi egunez, plazer handiz elkar kausitzeko eta euskara partekatzeko parada izanen dugu!

Aitzineko zazpi edizioetan gehien maitatu duzuena berriz bizitzen ahalko duzue. Leku harrigarrietan gertatuko diren edizio honetako sorpresa ederrak bizitzen ahalko dituzue ere. Eta argitalpen berriak eskuratzeko parada izanen da:

  • Sakelako hiztegien bilduma berria,
  • BABeko euskarazko aktibitateen gidaliburua,
  • "Besta euskaraz" kit-aren euskarriak,
  • eta hiztegi berria, polita… eta kokina!

Deialdi bikoitza

1) Ekarpenak egiteko deialdia: Egitaraua osatzeko baduzue euskarari loturiko ideia, iradokizun edo nahi erorik? Musika talde bat, txaranga bat edo antzerki konpainia bat ezagutzen duzue? Euskarazko tailer bat, nehoiz ikusi gabeko esperientzia bat edo performantzia bat proposatu nahi duzue?

Ez duda eta gurekin aipatu: https://mintzalasai.eus/nor_gira/harremana

2) Laguntzaileak lortzeko deialdia: Muntaketa, desmuntaketa, ostatuko lan txandak, apainketa, taloak, mahaiko zerbitzua… Ostiraletik igandera 150 laguntzaile behar ditugu. Beraz jin gure laguntzera. Giro goxoan ariko gara lanean. Eta euskara egoera errealean praktikatzeko parada da ere.

Bada lan denendako, belaunaldi guziendako eta gaitasun guziendako. Familian edo lagun artean motibatu eta izena eman: https://mintzalasai.eus/edition_2018/info_pratiques

Mintzalasai: uste baino gehiago girelako!
Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Euskararen berriak #euskarazbizi

Etxetik yogara #4

2020eko Ekainaren 1a

Etxetik Yogara emankizunean, Amaia Mujica Sohom Yoga irakasleak elgarrekin praktikatzea proposatzen digu etxetik. Laugarren saio honetan, Amaiak erakutsiko digu yoga nola praktikatu ñiñia eramanez, edo haurdunaldiko azken hiruhilekoan izanez.

IRAKURRI

Eta orain zer ?

Euskararen berriak #euskarazbizi

Eta orain zer ?

2020eko Maiatzaren 26a

Konfinamendu aitzineko bizia berreskuratuko ez badugu ere, oraindik goiti progresiboki aterako gira itxialdiko girotik. 11 analisia eginak izan dira mundu osoak bizi izan duen duen krisi horri buruz. Goizegi da konklusioak ateratzeko. Baina Mintzalasai elkartetik bizpahiru gogoeta partekatzeko gogoa dugu.

IRAKURRI

AGENDA

AGENDA OSOA

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu