Euskal Herriko Jantziak
- Agorrilak 18 > Irailak 13
- Katedraleko kalostrapean | Baiona
Herri jantzia norbanakoaren sormen izpiritutik badator ere, herri baten sentiberatasun artistikoaren adierazpena ere izaten da. 900 pieza baino gehiagoz osatutako bildumarekin, Euskal Herriko jantzi arte eta tradizioen arloan, ezin ukatuzko erreferentzia da Maritzuli konpainia. Claude Iruretagoyena eta Jon Olazcuaga Garibalen ardurapean emanik, obra gehienak katedraleko kalostrapean aurkezten dituen erakusketa hau hiri bihotzean ere agertuko da, Baionako saltegi desberdinen laguntzari esker. Koantolatzaileak: Baionako Hiria / Euskal kultur erakundea Monumentu nazionaletako Zentroaren laguntzarekin.
Egunero 9:00-12:30 eta 14:00 - 18:00. Urririk.