Ihauteriak
- Otsailak 26
- Baiona | Baiona
Milurtetako besta den Baionako ihauteria ez dugu 2021ean ospatu ahal izan Covid-19 pandemiarengatik. Usaian neguko oporretako lehen asteburuan antolatua zen besta hau aurten otsaileko azken asteburura gibelatua izan da, osasun egoera dela eta. Dena prest da herri, familia eta arrunt errotua dugun ohidura honi berriz lotzeko. Euskal eta gaskoi ohidurak nahasten dituzten gure ihauteriko usaiak iraunarazi eta aberastu behar ditugu belaunaldiz-belaunaldi.
Egitaraua:
Egun guzian:zaldiko-maldikoeta moko fin guneak – Roland-Barthes zabaldegia (25a, ostiraletik 27a igande arte 11:00etatik 21:00etara irekia)
11:00:Baionan Kantuzihauteri gaiaren inguruan – Euskal Museoaren aitzinean
11:30etatik 13:30etara: ihauterikokarrikako animazioakOrai Bat eta Euskal Herriko eta Gaskoiniako talde tradizionalen eskutik
14:00etatik 16:00etara: Baionakokoruen animazioaBaionako karriketan
15:45:San Pantzar, Hartza eta Basajaunen agerraldia– Roland-Barthes zabaldegia
16:00: San Pantzarkabalkadaren abiatzeaRoland-Barthes zabaldegitik hiriko karriketan gaindi. Abiatzea eta heltzea: Pelletier karrika (ikus ibilbide osoa bayonne.fr-en)
17:30:Kabalkadaren itzultzea– Roland- Barthes zabaldegia
17:45:San Pantzaren auziaren irakurketaBaionako elkarteen batasunaren eskutik – Roland- Barthes zabaldegia
18:00:Epaiketaren gauzatzea, suaren piztea eta Hartza eta Basajaunen dantza
18:30: Baionar peñen"Carnavalcade"delakoaren abiatzea (Espainiako atetik Baiona Ttipiraino) - Ordu Alaia ostatu partaide guzietan mozorrotuak diren pertsona guzientzat (ikus zerrenda bayonne.fr-en)