Ele ekarleak, irakurketa antzeztua
- Martxoak 03 | 19:30
- MVC Polo Beyris | Baiona
“Ele ekarleak” 2019ko herri-heziketa proiektu bat da, non biztanleei galdetzen diegun zer harreman duten hizkuntzekin. Lekukotasun haien bidez sortu dugu liburu bat.
Baionako Aniztasun Astea kari eta segidako bigarren aldiz eskaintzen dugu antzerki-forman irakurgai musikatua liburuko testuetan, poemetan eta irudietan inspiratuta.
Hona hemen parte hartzaileak: Maddalena Luzzi musikaria, Itxaro Borda eta Frederic Aribit idazleak, Gilles Rivière kontalaria, eta Sarah Carvalho (Euskal Babel).