mintzalasai

FUTBOL AMERIKARRA INIZIAZIOA

Kirola

FUTBOL AMERIKARRA INIZIAZIOA

  • Irailak 16 | 18:30
  • Biarritz Hipodromoa | Biarritz
  • 18/20

Duela 30 urte baino gehiago, Les Atlantes kirol elkarteak biziarazten du futbol amerikarra Miarritzen. Zatozte kirol honen deskubritzera eta saiatzera. Nahiz eta OzeanoAtlantikoarenbestealdetikdatorkigun, euskaraz praktika dezakegu ere bai.

SOFROLOGIA MUSIKALA

Tailerra

SOFROLOGIA MUSIKALA

  • Irailak 16 | 18:30
  • Biarritz Natacha baratzean | Biarritz

Festibal astea oinarri sendoekin hasteko birzentratzea.

EUSKARA INIZIAZIO TAILERRA

Tailerra

EUSKARA INIZIAZIO TAILERRA

  • Irailak 17 | 18:30
  • BAIONA-JAKINOLA | Baiona

Lagun erdaldunak animatu tailer honetan parte hartzeko. Biharko euskaldunak izan daitezela!!

HIKA TAILERRA

Tailerra

HIKA TAILERRA

  • Irailak 17 | 18:30
  • BAIONA - BILTXOKO | Baiona

Hikaz mintzatu nahi? Haugi toka nokaz mintzatzen ikastera edo trabatzera ta lagunei aipa ezak/n.

ANE FILMA

Bideo emanaldia

ANE FILMA

  • Irailak 17 | 20:30
  • BAIONA - ATALANTE | Baiona

Euskadi, 2009. Lide segurtasun-zaintzailea da; abiadura handiko trenaren obretan egiten du lan, kaleetan protesta sozialak eragiten dituen proiektu batean, hain zuzen. Lan egin eta gaua festan igaro ondoren etxera itzultzen denean, bere alaba nerabea, Ane, ez dago etxean. Hurrengo egunean, Ane oraindik ez da agertu. Lide lasai dago, ziurrenik, aurreko egunean izandako eztabaida gogorraren ondorioz desagertuko zelako. Aneren gauzen artean bilatzen hasita, ordea, konturatuko da ez duela bere alaba benetan ezagutzen.

HIZKUNTZA: EUSKARAZ, EUSKARAZKO AZPITITULUEKIN

Prezio berezia: 5€

Aitzinetik lekua atxikitzeko: atalante-cinema.org

IRAKURKETA GAUALDIA

Irakurketa

IRAKURKETA GAUALDIA

  • Irailak 17 | 18:00
  • BAIONA - ELKAR DENDA | Baiona
  • 3-5 urte, 6-11 urte

Irakurketa gaualdi bat ELKAR dendan, Libre Plume-rekin 3 urtetik goiti (Irakurketa, kantuak, jokoak)

FLIPLUF

ikuskizuna

FLIPLUF

  • Irailak 18 | 10:30
  • BAIONA GURUTZE SAINDUKO MEDIATEKA | Baiona

Ura, zer istorio!

Flipluf ikuskizunak norbera ustekabean harritzera gonbidatzen du, bere kuriositateari irekiz, beldurrak gainditzera eta arriskua dastatzera. Metamorfosia baten istorioa da, beldarra pinpirin bilakatzen delarik bezala, zorabiorik gabe hegaldatzen ikasten diguna.

1-6 urte

TXORROBORRO MAGOA - GEZUR GEHIEGI IKUSGARRIA

ikuskizuna

TXORROBORRO MAGOA - GEZUR GEHIEGI IKUSGARRIA

  • Irailak 18 | 15:30
  • BIARRITZ MEDIATEKA | Biarritz

Den-denak gezurtiak gara baina Txoborrok gezurrak ogibide bihurtu ditu. Iruzurrak medio, bere ikuskizunak komedia eta magia lantzen ditu. Ikuskizunean zehar, ikuslego osoa hipnotizatuko du, ikusle batek bere dirua galduko du eta munduko piztiarik arriskutsuenen itzalak agertuko dira. Ala ez. Baliteke dena gezurra izatea.

5-99 urte artekoentzat

Max: 110 pers.

IZADIKO ALTXORRAK

Tailerra

IZADIKO ALTXORRAK

  • Irailak 18 | 13:15
  • MEDIATEKAKO BARATZEAK | Biarritz
  • 24/24

Zergatik ez gure ingurumena hobeto deskubritu? Zatozte Mediateko baratzeakdeskubritzera,Les Petits Débrouillards elkartearekin! Esperimentu eta jokoen bidez, izadiak bere sekretu batzuk emanen dizkigu. (6 >13 urte).

SARTU JOKOAN!

Tailerra

SARTU JOKOAN!

  • Irailak 18 | 13:30
  • MEDIATEKAKO BARATZEAK | Biarritz
  • 3-5 urte

Corinen jokoei esker, zuen haurrek euskaraz mintzatuz eta jostatuz ikasten ahalko dute

(3 -6 urte).

IPUIN IRAKURKETA

Irakurketa

IPUIN IRAKURKETA

  • Irailak 18 | 14:30
  • BIARRITZEKO MEDIATEKAN | Biarritz
  • 3-5 urte

Ipuinen munduan murgi zaitezte Nora eta Veroren irakurketen bidez.

3-5 urte

MUS INIZIAZIOA

Aurkezpena

MUS INIZIAZIOA

  • Irailak 18 | 18:00
  • BAIONAKO GAU ESKOLA | Baiona

Oraindik ez dakizue musean aritzen? Gaur ez ezazuela mus egin! Zatozte ikastera!

MUS TXAPELKETA

Txapelketa

MUS TXAPELKETA

  • Irailak 18 | 19:00
  • BAIONAKO GAU ESKOLA | Baiona
  • 100/100

Eta gaur, zuek irabazten bazenute Mintzalasaieko lehen mus txapelketa! Hor dago?

BASK’ARI EUSKARAZ MINTZATZEKO BAZKARIA

Mintzapratika

BASK’ARI EUSKARAZ MINTZATZEKO BAZKARIA

  • Irailak 19 | 12:30
  • BAIONA COFFEE MUXU | Baiona
  • 20/20

Langile, ikasle, erretretadun, zatozte denak apairu on baten aitzinean euskaraz aritzera ta momentu goxo baten partekatzea.

19€ko menua (Plater + edari edo deserta + kafe) edo 24ko menua (Plater + edari + deserta + kafe). Aitzinetik lekua atxiki behar 06.43.25.46.26 telefonora deituz edo SMSez idatziz.


BAIONAKO BISITA GIDATUA

Bisita

BAIONAKO BISITA GIDATUA

  • Irailak 20 | 14:30
  • BAIONA | Baiona

Baionako historia eta arima ezagutzeko gakoak emanen dizkizue ibilaldi honek. Bidaia polit bat kai, karrika, harresi, katedrala edota txokolatearen inguruan.

CAZENAVE TXOKOLATEEN LABORATEGIKO BISITA & JASTAKETA

Bisita

CAZENAVE TXOKOLATEEN LABORATEGIKO BISITA & JASTAKETA

  • Irailak 19 | 15:00
  • BAIONA – CAZENAVE LANTEGIA MONREJAU KARRIKA 10a – 64100 Baiona | Baiona

Zatoz Pierre Martin Cazenavek 1854an sortu zuen Cazenave txokolategiaren gibelaldeak bisitatzera. Baionako historian ainguratua, bere txokolatea baba ekologiko segurtatuekin ekoizten du eta lurraldeko bizian engaiatua da. Haien laborategian, XIX. mendearen erdialdeko txokolatea egiteko makinak, desegin, garraiatu eta berriz instalatuak izan zirenak, Cazenave txokolatea ekoizten segitzeko errezeta berdinekin.

GOAZEN BAM : GASKOIERA EZAGUTU EUSKARAZ

Hitzaldia

GOAZEN BAM : GASKOIERA EZAGUTU EUSKARAZ

  • Irailak 19 | 18:00
  • ANGELU TIVOLI ZENTROA | Angelu

Gaskoierak toki nabarmena du Euskal Herrian ere, historian, deituretan eta toki izenetan bereziki.

Angeluko 130 karriketan eta ehunka etxetan gaskoierazko izenak ikus daitezke.

Zuek ere ezagut itzazue gaskoierak Euskal Herrian duen presentzia eta hizkuntza horren berezitasunak

Franck Dolosor EiTBren kazetariak eta Baionaldeko Gaskoi Akademiaren kideak eskainiko duen hitzaldi parte hartzailearekin

SUKALDARITZA TAILERRAK

Tailerra

SUKALDARITZA TAILERRAK

  • Irailak 19 | 18:30
  • BIARRITZ BISTROT ZINGUE | Biarritz
  • 40/48

Mihia, hizkuntza ta plazerra lotuko dituzten 4 tailer proposatuko dira:

-Koktel tailerra

- Kroketa tailerra ‘’Miren’’ erara

- Arno xuri eta amuarrain tailerra

- Yassa oilasko tailerra

Etxean berriz egiteko errezeta errex baina onak.

Max: 12 perts/tailer.

J.SALABERRIA & JM LARRASQUET OMENALDIA

Estreinaldia

J.SALABERRIA & JM LARRASQUET OMENALDIA

  • Irailak 20 | 18:30
  • BAIONA MONTAUT PLAZA | Baiona

Jean-Mixel Larrasquet eta Jasone Salaberria plaza baratzearen estreinaldiaren bitartez kantuz, bertsoz eta dantzaz omenduko ditu Eusko Ikaskuntza Iparraldek.

HAURREN GAUALDIA! - ZINE, KANTU & DANTZA

Bideo emanaldia

HAURREN GAUALDIA! - ZINE, KANTU & DANTZA

  • Irailak 20 | 18:30
  • MEDIATEKA | Biarritz

18:30 “Allan Giza Antena” marrazki biziduna.

Allanek 11 urte ditu, eta uda bakarti batean giza-antena lanak egiten bukatzen du, objektu hegalari ezezagunekin obsesionatuta den bizilagunarentzat. Baina Britney aurkitzen dute, estralurtar neska bat. Allanek etxera itzultzen lagundu behar dio, baina bitartean giza espeziea ulertzen saiatzen da neska.

20:00 KANTUAK ETA DANTZA MUSIKARIEK ANIMATURIK. JATEKOA ETA EDATEKOA OHAKOAREKIN


TABERNARIA BAKARRIZKETA

Antzerkia

TABERNARIA BAKARRIZKETA

  • Irailak 20 | 20:30
  • BILTXOKO | Baiona

Taberna baterako bakarrizketa da. Tabernariak bere ohiko bezeroak konbokatu ditu, kaña bat ondo botatzen erakusteko.

Aitzaki bat da, bere kezkak, arrengurak, ilusioak eta desio frustratuak azaleratzeko.

Formari dagokionez, egitura berezia proposatzen du, istorioa atzetik aurrera kontatzen delako. Hau ez da kapritxo estetiko bat, narrazioaren muinarekin lotuta baitago:denbora eta ekonomia, eredu berrien gatazka.

FILMA BIKOIZKETA TAILERRAK

Tailerra

FILMA BIKOIZKETA TAILERRAK

  • Irailak 21 | 10:00
  • ATALANTE | Baiona
  • 12/16

Tailer honetan, film bikoizketak egiten ikasiko duzu. Agian hurrengo zinemaren arrakasta handiaren ahots mitiko bilakatuko zira!

8 - 14 urte artekoentzat: 10:00etatik 12:00 etara

Helduentzat: 13:00etatik 15:00etara

8 toki tailerka!

Xehetasun gehiago ukaiteko: 0786154280

IDAZKETA TAILERRA

Tailerra

IDAZKETA TAILERRA

  • Irailak 21 | 10:30
  • MEDIATEKA | Biarritz

Idazketa tailerra

Euskarazko idazketa tailerra, Bea Salaberri idazlearekin. Tailerra euskara ikasleei ere irekia, jakinez Salaberri AEK-ko Hezkuntza arduraduna dela. Izen-ematea: 05.59.22.28.86

Gehienez: 20 pertsona.

Max: 20 pers.

14 urtetik 90 urtera

ITSAS BAZTERREKO IBILALDI KOMENTATUA

Biribilketa

ITSAS BAZTERREKO IBILALDI KOMENTATUA

  • Irailak 21 | 16:00
  • BIARRITZ ITSASARGIKO APARKALEKUA | Biarritz

Itsas argitik portu zaharreraegingo dugun ibilaldian, Miarritzeko historia haundi ta tikiak ezagutuko ditugu.

Itsas argiko historiaurreko leizeak, Hondartza haundiko surflariak, portu zaharreko balea ehiztariak, baita ere aristokrata mundua aipatuko ditugu.

Baita ere ontzi desberdinen hondatzeak kostaldean!

2024(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
01
02 03 04 05 06 07 08
09 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

2024(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2024(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2024(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2025e(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2025e(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28
Gaur

2025e(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2025e(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2025e(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2025e(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur

2025e(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2025e(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

AGENDA OSATU!

BABko euskararen agendan hitz ordu bat gehitzeko, formularioa bete:

hari@