TABERNARIA BAKARRIZKETA
- Irailak 20 | 20:30
- BILTXOKO | Baiona
Taberna baterako bakarrizketa da. Tabernariak bere ohiko bezeroak konbokatu ditu, kaña bat ondo botatzen erakusteko.
Aitzaki bat da, bere kezkak, arrengurak, ilusioak eta desio frustratuak azaleratzeko.
Formari dagokionez, egitura berezia proposatzen du, istorioa atzetik aurrera kontatzen delako. Hau ez da kapritxo estetiko bat, narrazioaren muinarekin lotuta baitago:denbora eta ekonomia, eredu berrien gatazka.