Euskara gaitasuna neurtzen
2011eko Urriaren 18a | EEP | ± 58s
Aurten, 131 pertsonek EGA (Euskal Gaitasun Agiria) azterketan izena eman dute Ipar Euskal Herrian. Idatzizko probak maiatzaren 21ean pasa ondoren, hau gainditzen badute, ahozkoaren aldi izanen da ekainaren 11an. Aldi honetan froga gaindituko ez dutenek, urrian bigarren saiorako beren burua aurkezten ahalko dute.
Urtez urte, hautagai gehiago dira beren euskara maila ofizialki ezagutarazi nahi dutenak. Euskara ikasten dutenentzat, EGA lortzea goren puntura iristea da; baina euskaldun berri eta euskaldun zaharrentzat, Euskara Gaitasun Agiriak ate berri batzuk irekitzen ditu (lan munduko ateak, besteak beste). %48ko lorpen tasarekin, Euskararen Erakunde Publikoak eta UPPAeta Bordele 3ko unibertsitateen eskutik emandako agiri horrek frogak egin ditu azken ureetan... badu ordea oraindik bide ederra egiteko!
Info: eep-oplb@mintzaira.fr / 05 59 31 18 34 / www.mintzaira.fr