Biarritzek ikerketa sutengatzen
2011eko Urriaren 18a | EUSKO IKASKUNTZA | ± 39s
Eusko Ikaskuntza, Euskal Herriari buruzko ezagutza ikertzen eta hedatzen duen erakunde zientifiko kulturala da. 2005eko ekainaz geroztik, Biarritzeko Herriko Etxearekin hitzarmen bat izenpetu du egiturak. Euskal kultura eta euskararen inguruko gaien ikerketa sustatzea du xede elkarlan horrek.
Aurten, hamarbat ikasle eta ikerlarik poltsa bat eskuratu dute. Sarako idazleen 28. biltzarrean iragan da sari banaketa joan den apirilaren 25ean. Maialen ETCHEVERRY, Euskara gaietarako auzapez-ordea hor zen Eusko Ikaskuntzako lehendakariarekin. Unibertsitate lanek eremu desberdinak jorratzen dituzte: musikologia, etnologia, hizkuntzalaritza, arkitektura...