Herriko langileak euskalduntzen
2011eko Azaroaren 2a | EUSKARA BULEGOA | ± 58s
Iraila hastapenean, eskoletako haurrekin batera, Herriko etxeko hamabost langilek euskarazko formazio berezituaren bidea berriz hartu dute.
Atabal kontzertu gelan, mediatekan, skate parkean, elkarteen etxean, gazte zerbitzuan, aisialdi zentroan, herri-zaintzan edo komunikazio zerbitzuan lan egiten dute eta haien lanpostuetara egokitutako euskara klaseak hartzen dituzte astean 3 orduz. Urtean zehar, aste osoko ikastaldietan ere parte hartzen dute. Lantalde egonkor horretaz gain, maila ona duten beste bost enplegatuk hobetze ikastaldiak egiten dituzte noizean behin. Aurten, 160 dira Ipar Euskal Herri osoan.
Agente publikoen euskarazko formakuntza jarraikia, hizkuntz politika publikoaren erronka handia da. Epe labur eta ertainean, Biarritzen publikoarekin harremanetan diren 20 pertsona euskaraz lan egiteko eta erantzuteko gai izango dira. Erabiltzaileei orain, igeritokian sartzerakoan edo herrizain bati informazioa galdetzerakoan, euskara lehenestea.