Eskolen bisita
2011eko Azaroaren 30a | LURRAMA | ± 35s
Azaroaren 4etik 6era lehen aldiz Biarritzen iragan den Lurrama saloiaren karietara, herriko eskola elebidunek Iraty erakustazokan instalatu animazioak bisitatu ahal izan dituzte.
Baratze atelierretatik, hondakin bereizketara, herri kiroletatik eta sagar jusa egitetik pasatuz, tailer desberdinetan parte hartu ahal izan zuten. Baserriko kabalak hurbiletik ikusteko aukera izan zuten, ile mozte, behi deizte eta gasnatzea ahantzi gabe.
Hiru egunez, Lurramako laguntzaileek baserri bat muntatu dute hirian. Momentu azkarra haur eta bisitari ororentzat.