Urteko Biltzar Nagusia
2011eko Azaroaren 30a | ARROKA | ± 28s
Biarritzeko Arroka elkarteak bere urteko Biltzar Nagusia egin zuen urriaren 14ean. Elkarteen etxeko bilkura gela handia osoki bete zen, bertaratu ziren kide guziekin.
Aktibitate guzien abiatzeaz pundua egin ondoren, urteko proiektuak aurkeztu zituzten.
Lokala berria ere aipagai izan zuten, Petriko auzotik La Negresserat mugitu baita elkartea; urtea bukatu aitzin sartu beharko lukete beren lokal aberrian.