Euskarazko bisitak
2011eko Azaroaren 30a | KULTUR SAILA | ± 48s
Kultur Zerbitzua eta Euskara Bulegoaren arteko lankidetzari esker, Biarritzeko eskola, ikastola eta aisealdi zentroetako haurrek, Paul DELVAUX Belgikako pintorearen erakusketa euskaraz bisitatu ahal izan dute.
Milakolore elkarteko Céline ARROSSAGARAY artistak ditu bisitak segurtatu. Haurrek, Bellevue Kasinoan ikusgai ziren taulak deskubritzeko eta ulertzeko parada izan zuten: Paul DELVAUXrenak noski, baina baita beretzat inspirazio iturri izan diren beste artista handien lanak ere (Modigliani, Renoir, Magritte).
3 hilabetez, 14.000 pertsonek bisitatu dute erakusketa, haien artean 560 ikaslek.
Esperientzia hori errepikatua izanen da ITSASOA ARTEAN, ITSASOAREN ARTEA erakusketarekin. Bilboko arte ederretako museoko bilduma abenduaren 3tik urtarrilaren 15era ikusgai izanen da Herriko Kasinoan.