mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskararen bizi-indarraz Ipar Euskal Herrian

2012ko Urtarrilaren 26a | ± 03min 28s

UNESCO erakundeko arriskuan diren hizkuntzei buruzko aditu talde berezi batek Language Vitality and Endangerment (Hizkuntzen bizi-indarra eta desagertzea) deitu zen txostena aurkeztu zuen, 2003an. Txosten horren helburuak hizkuntzen higaduraren maila definitzea eta desagertze arriskuaren balioztapen-irizpideak finkatzea ziren.

Bere Atlas of the World's Languages in Danger-eko (Munduan Arriskuan diren Hizkuntzen Atlasa) azken bertsioan, 2010ekoan, alegia, euskara desagertzeko arriskuan dauden 2.500 hizkuntzen zerrendan sartu zuen UNESCOk berriz ere. Hau da UNESCOk egindako bost mailatako arriskuaren sailkapena: «Kaltebera», «Arriskuan», «Larriki arriskuan», «Egoera larrian» eta «Hila». Euskarak bere tokia hobetu duen arren, kaltebera da UNESCOren ustez, eta ahultasun egoeran dago oraino. Halere, euskararen egoera oso larria da Ipar Euskal Herrian.

• Zein dira, laburbilduz, aditu taldeak definitu zituen bederatzi faktoreak?

• Belaunaldi batetik besterako hizkuntzaren transmisioa.

• Hiztunen kopuru zehatza.

• Hiztun tasa biztanleria osoan.

• Hizkuntzaren erabilera esparru publiko eta pribatu desberdinetan.

• Erreakzioa esparru eta medio berrietan.

• Hizkuntzen ikaskuntzarako eta irakaskuntzarako materiala.

• Gobernamenduaren eta erakundeen jarrerak eta hizkuntza-politikak; erabilera eta estatutu ofizialak.

• Hizkuntza-komunitateko kideen jarrera beraien hizkuntzarekiko.

• Dokumentazioaren mota eta kalitatea.

Faktore bakoitza sei mailatako eskala batean sailkatzen da, aztertzen den hizkuntzaren arabera. Seigarren maila da hoberena eta lehenengoa larriena. Bederatzi faktore horiek aztertuz, orain so egin dezagun laburki zergatik den txarra euskararen egoera Ipar Euskal Herrian. Bistan da, txosten honek azalpen luzeagoak mereziko lituzke (ikusi adibidea, frantsesez).

• Ipar Euskal Herrian belaunaldi batetik besterako hizkuntzaren transmisioa familian zinez ahula da. Bigarren mailan legoke, hau da, «larriki arriskuan».

• Hiztunen kopuru zehatza apala da: 51.800 hiztun elebidun dira 16 urte edo gehiagoko biztanlerian (IV. Inkesta soziolinguistikoa 2006). Faktore horren arabera, hirugarren mailan legoke euskara, «arriskuan».

• Hiztun tasa biztanleria osoan: elebidunak % 22,5 dira, elebidun hartzaileak % 8,6. 1996ko inkestaren arabera, elebidunak % 26,4 ziren. Berriz «larriki arriskuan» dela erranen genuke.

• Hizkuntzaren erabilera esparru publiko eta pribatu desberdinetan: «Esparru mugatuan» da euskara, beraz, bigarren mailan. Bizi publikoko eremu batzuetan pixka bat sartua izanik ere, eremu pribatuetan atzera egin du azken hamarkada horietan.

• Erreakzioa esparru eta medio berrietan. Hego Euskal Herriko laguntzari eta tokiko elkarteen lanari esker hirugarren mailan dela erran genezake, «harkorra».

• Hizkuntzen ikaskuntzarako eta irakaskuntzarako materiala. Egoera hobea da esparru honetan, Iparraldeko euskara laugarren mailan bailitzateke, Ikas pedagogia zerbitzuari esker, besteak beste.

• Gobernamenduaren eta erakundeen jarrerak eta hizkuntza-politikak. Hobetze bat dago hizkuntza-politika berriarekin, baina maila apala da oraino: hirugarrena.

• Hizkuntza-komunitateko kideen jarrera beraien hizkuntzarekiko: gauza bera, hirugarren maila.

• Dokumentazioaren mota eta kalitatea ez da beste faktoreak bezain erabakigarria. Maila ona da, bosgarrena litzateke.

Oro har, Hego Euskal Herrian, UNESCOren arabera, euskara «kaltebera» dago. Ipar Euskal Herrian «larriki arriskuan» dela erran genezake, haren egoera hobetzen ari bada ere.

Jean-Baptiste Battittu Coyos

Hizkuntzalaria

http://www.gipuzkoaeuskara.net/

hari@
Kalakaño abian da!

Euskaraz bizi

Kalakaño abian da!

Kalakaño, Euskal Elkargoak eta bere partaideek antolatzen duten euskarazko lehen haurtzaroaren ekitaldia da. Ekainaren 22a arte, Kalakaño-k, haurtzaindegietako haurrei eta lehen haurtzaroko profesionalei zuzendutako animazio anitz proposatzen ditu.

Brebeta euskaraz: jende katea

Brebeta euskaraz: jende katea

  • Maiatzak 19 | 12:15 | Baiona
Musika Bulegoa Sariak 2021

Musika Bulegoa Sariak 2021

  • Maiatzak 19 | 19:00 | Biarritz

2021(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
01 02
03 04 05 06 07 08 09
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

2021(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2021(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2021(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2021(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2021(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28
Gaur

2022(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur