Euskararen Herri Batzordea abiatzekotan
2012ko Otsailaren 2a | ± 38s
Joan den urtarrilaren 31ean, Biarritzeko hogei elkarte eta egitura pasa bildu dira Euskararen Herri Batzordearen berriz abiarazteko. Informazioa trukatzeko eta proiektu amankomunak eramateko tokia, Batzorde hori hizkuntz politikaren oinarria da ere.
Aipagaien artean, euskararen presentzia eskasa eraikuntza publikoetan, komertzioei buruzko lan berria eta euskarari dedikatutako egun baten antolaketa nabarmendu dira.
Azken ideia horren lantzeko, elkarte eta norbanako guziak deituak dira lan bilkura berri batera: otsailaren 9an, arratseko 6:30tan, Herriko Etxean. Info: http://www.euskara-biarritz.eu/?or=8