Sarearen indarra
2012ko Otsailaren 15a | ATABAL | ± 32s
Euskal Herriko Musika Etxeen Sarea (EHMES) eraiki dute Biarritzeko Atabal, Gasteizeko Jimmy Jazz, Bilboko Bilborock eta Bermeoko Kafe Antzokiak. Euskal Herriko musikaren sorkuntza, formazioa, difusioa eta promozioa du helburu sare horrek.
« Azaletatik sustraietara » proiektuak, aldiz, azken 50 urteen disko azaletan barnako bidaia eskaintzen du. Atabalen eskuragarri den liburu ederraz gain, internet atari eta erakusketa ibiltari baten inguruan garatuko da egitasmoa.
Informazio gehiago: www.azaletatiksustraietara.com