Webguneak euskaraz eskuragarri
2012ko Otsailaren 20a | BIARRITZ OZEANOA | ± 25s
Biarritz Ozeanoa proiektuaren baitan, bi webgune zabalduko dira ondoko egunetan. Bata Itsas museoarentzat (www.museedelamer.com) eta bestea Ozeanoaren Hiriarentzat (www.citedelocean.com).
Bietan agertuko diren informazioak osoki euskaraz atzemanen ditu bisitariak, nabigazio osoa euskaraz bermatzen duen interfaze bati esker.
Emaitzaren aitzin-bista batentzat, ikus http://www.museedelamer.com/eu/