Otsailaren 25a: egun ederra euskararentzat !
2012ko Otsailaren 20a | ± 01min 31s
Ihauteri, irakurketa kluba, ipuin antzeztuak Eskola oporren erdian den asteburu hori euskarazko animazioz betea izanen da.
Irakurketa kluba
2ak eta erditan, AEK Biarritzeko Gau Eskolak animaturiko Irakurketa Kluba bilduko da Mediatekan. Aldi honetako gaia: Pijama marradunaz jantzitako mutikoa - John Boyne Itzultzailea: Mirentxu Larrañaga Sueskun.
Ipuin antzeztuak
5etan, Eleka konpainiaren antzerkia ipuinetan eta haien mundu misteriotsuan oinarritzen da. Txomin Heguyrekin muntatu duen obra huntan gure haurtzaroko istorio, munstro eta giro bereziak berriz aurkitzen ditugu antzerkigintzak ekartzen duen dinamika umore eta freskotasun handi batekin.
Musika, kondaira eta antzerkia nahasiz Kattalin Sallaberry eta Jokin Irungaray jokalariek publikoa Japoniatik Afrikara eta Afrikatik Euskal Herriko xoko ezagunenetara eramaten du.
Publiko zabal bati zuzendua da: izan dadin haur tarrotu (7 urtetik goiti) edo adin zuhurreko jendeari, bai eta ere euskara ikasten dutenei.
(50mn-EKE-ren partaidetzarekin)
Ihauteriak
Tenore berdintsuan, Gaztetxeko gazteek desfilea antolatuko dute hirian zehar (5:30etan Gare du Midi aretotik abiatuko da), Xutik txaranga lagun. Zan Pantzarra hondartzan erre eta gero, denak gomit izanen dira Gaztetxean zerbait bero jan eta edateko.
Gauean aldiz, kontzertu batzuek eguna behar den gisan itxiko dute.
Info: http://www.euskara-biarritz.eu/?or=4