Ateak zabalik Alsace eskolan
2012ko Martxoaren 12a | ALSACE | ± 47s
Saint Charles auzoan kokatua den Alsace eskolak bere ateak zabalduko ditu martxoaren 17 huntan, goizeko 10ak eta 12ak artean.
Eskola publiko horrek haurrak frantsesez edo euskaraz errezibitzeko aukera eskaintzen du.
2012ko sartzeareni zen emateak, larunbat honetan hasiko dira, ate zabaltzeen karietara. Egun hortan gainera, eskola deskubritzeko aukera izanen da: ikasgelak, aire hartze eremua, jangela, siesta gela, liburutegia,...). Lantaldea ezagutzeko eta galdera pausatzeko une egokia izanen da: eskolatzea, proiektuak, sare elebiduna... Gurasoak ere hor izanen dira bisita gidatua proposatzeko eta beren esperientzia partekatzeko.
Alsace ama-eskola
Alsace karrika, 14
64200 BIARRITZ
Telefonoa: 05 59 24 33 97
E-posta: ecole.maternelle.alsace@hotmail.fr