Warning: ini_set(): Session ini settings cannot be changed after headers have already been sent in /home/mintzalasai/public_html/index.php on line 17

Warning: ini_set(): Session ini settings cannot be changed after headers have already been sent in /home/mintzalasai/public_html/index.php on line 18

Warning: session_start(): Session cannot be started after headers have already been sent in /home/mintzalasai/public_html/index.php on line 20
Mintzalasai | Berriak | Euskararen berriak | Bideoa - Lehiaketaren finala

mintzalasai

Euskaraz bizi

Bideoa - Lehiaketaren finala

2012ko Maiatzaren 9a | ATABAL - EHZ | ± 51s

2012ko apirilaren 14ean grabatua Biarritzeko Atabal gelan. Laugarren aldikotz, Heletako festibala antolatzen duen Euskal Herria Zuzenean elkarteak musika lehiaketa antolatzen zuen.

Euskal Herri osotik 65 musika taldek parte hartu dute lehiaketan. Hauetarik 3 sailkatu ziren Atabaleko finala handiarentzat: « The Enterprise » Baionako rock taldea, « Bluestock » Zarautzko blueszaleak, eta disko-rock giroan murgiltzen den Pasaia Donibaneko « Anai-arrebak » taldea, irabazlea. Gipuzkoar gazte hauek heldu den Ekainaren 29, 30 eta uztailaren 1ean Heletan iraganen den EHZ festibalean jotzeko aukera ukanen dute.

Gut’artean emankizun huntan, 3 talde finalisten ezagutza egiteko parada duzue: bakotxaren elgarrizketa eta kontzertu zatia ikusgai dituzue, oren batez orotarat. Hortaz gain, EHZ-ko ordezkariekin heldu den fesibalaz mintzatu gira.


hari@
2024ari begira

Elkartea

2024ari begira

Mintzalasai elkarteak, bere biltzar nagusia burutu zuen urtarrilaren 5ean. Hasi berri den urteari begira eman dira bere kideak.

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Elkartea

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Aurtengo berrikuntza: 10 urte baino gehiagoko jardueraren ondoren, Mintzalasai guneak anbizio handiagoko proiektu bati lekua utziko dio. Eduki gehienak plataforma egokiago batera eramanen dira.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.