Mintzalasai bilkura publikoa
Mintzalasai gertakarien 7. edizioa 2018ko irailak 1 larunbatetik 30 igandera iraganen da, besta herrikoi eta aldarrikatzailearekin Marion aintziran. Elkarteak bilkura publiko bat antolatzen du apirilaren 5ean, euskararen aldeko ekimen hau denen artean eraikitzeko gisan.
2018ko Martxoaren 13a | ± 55s
Tailer, ate irekitze, iniziazio, ikuskizun, bisita gidatu… euskara partekatzeko parada ezin hobea izanen da iraila osoan zehar. Denbora berean, eragile bakoitzak bere lana agerian ezartzen ahalko du aktibitate berritzaile eta parte hartzaileak proposatuz. Azkenik, Mintzalasai beroketa ezin hobea izanen da Euskal Herriko hiztun guziak mobilizatuko dituen Euskaraldia ekimena aitzin (azaroaren 23tik abenduaren 3rat Ahobizi eta Belarriprestak aktibatzeko 11 egun).
Horiek hola, Mintzalasaien gogoa ez da tokiko elkarteen paisaian eragile berri bat izatea, baizik eta euskararen normalizazioan eragin nahi duten guzien espazio partekatua izatea.
Lankidetzarako gomita luzatu nahi izan dute, deneri irekia den bilkura publiko baten bidez.
2018ko apirilaren 5a, ostegunarekin,18:30etatik 20:00etara
Baionako Elkarteen Etxean (Glain)
Info+: www.mintzalasai.eus