Irailak 21 eta 22: Mintzalasaiz gozatzeko egunak
Bi egunez 9 hitzordu ditugu, egin zure hautua eta eman izena!
2018ko Irailaren 20a | ± 01min 54s
Irailak 21, ostirala
EUSKARALDIA, IZEN EMATEEN ABIATZEA: Piknika partekatua, aperitifa, argazki erraldoia eta giro ona! Ordua: 18:30 Tokia: Hondartza Nagusia (Miarritze) MAHAI-JOKO GAUALDIA: Joko bat mahai bakoitzean. Mus, Trivial pursuit, Dobble, Master mind… Denak batera mahai jokoetan, ba al da molde hoberik elkar ezagutzeko eta euskara praktikatzeko? Ordua: 19:30 Tokia: Arroka (Miarritze) Irailak 22, larunbata HAURREI EUSKARAZ IRAKURRI: Nola irakurri euskarazko ipuin bat seme-alabei, euskaraz jakin gabe? Tailer praktiko honetan, profesional desberdinek beren ezagutzak partekatuko dituzte. (0-6 urte) Ordua: 10:30 Tokia: Miarritzeko mediateka SOFROLOGIA MUSIKALA: Sofrologia musikala deskubritu familian. Denbora goxoa, usaiaz kanpoko ingurumen batean. (6-12 urte) Ordua: 10:30 Tokia: Plaza Berri (Miarritze) IPUIN KONDATZEN: Zatozte Patxika eta Gexanen ipuin musikatuak entzutera. (2-8 urte) Ordua: 11:00 Tokia: Angeluko mediateka BAIONAN KANTUZ: Euskal kantuzaleen hilabeteroko topaketa, Baionan. Ordua: 11:00 Tokia: Lakarra plaza (Baiona) BARATZEGINTZA TAILERRA: Fruitu landareak: Zein hautatu? Non landatu? Nola zaindu?Galdera horien erantzun guziak tailer honetan izanen dituzue.
Ordua: 16:00 Tokia: Lafitte baratze saltegia (Baiona) LUMI: Nahia Zubeldia mikro aitzinean eta Manu Matthys nahasketa mahai gibelean: bikoteak musika liluragarria proposatuko du MO.RE#6 ekitaldiaren baitan. Afitxa partekatuko dute CATASTROPHE eta GRATUIT taldeekin. Ordua: 18:00 Tokia: Iratzeen harantxoa (Miarritze) ESCAPE GAME: Jadanik bizi izan duzu ihesaldi joko hiper-errealista bat euskaraz? Ordu bat izango duzue lagun artean gelatik ateratzeko. Enigma argitzeko, pistak eta aholkuak arretaz entzun. 100€ 5 laguneko talde batentzat. (Erreserbatu behar da) >Ordua: 18:00 / 19:00 / 20:00 / 21:00 / 22:00 Tokia: Too Late Escape Game (Baiona) Ez ahantz izena ematea: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda