Egiazko sagardotegi bazkari bat Marion aintziran
Irailaren 30ean Euskararen aldeko besta herrikoi eder bat iraganen da Miarritzeko aintzira ezagunean. Zatozte familian edo lagun artean egun pasa!
2018ko Irailaren 20a | ± 38s
13:00etan, sagardotegi eramangarri bat montatuko dugu eta egiazko sagardotegi bazkari batekin gozatuko!
Menua 30€: Txorizoa sagardoan errea - Bakailao arraultze meleta - Txuleta - Gasna - Intxaurrak - Fruitu orea - Kafea.
Animazioak
Trikiak – Kantuak – Bertsulariak Amets Arzallus & Xumai Murua).Gurasoentzat
Bazkari bat erosiz gero, zure haurrari talo bat eskainiko zaio. Gainera, haurren xoko bat ere izanen da mahaien ondoan. Haur, gazte, heldu, denok ongi pasa dezagun!Izena eman https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2018-09-30 atarian!