mintzalasai

Elkartea

Irailaren 26an, asteazkenean, bidaia ezazue Mintzalasairekin!

2018ko Irailaren 25a | ± 01min 50s

Txikienentzat: Bidaia Saharara

Ordua: 14:00 / 15:00 / 16:00 / 17:00 Tokia: Arroka (Mourako etorbidea, 33)

TEA SAHARAN: Ikusgarri bat, erakusketa bat edo dastatze bat baino gehiago da… Oren batez, oihal etxe berbero baten azpian Magrebeko baserrialdeko musikak, ohiturak eta bizimoldeak deskubrituko dituzue. (5-100 urte)

16:30ean krakada erraldoia.

Goizean: Bidaia maputxeen herrira

Ordua: 10:00 Tokia: Le Royal (Miarritze)

Mai da bai (eta ezetzik ez dago): Gaur egun Argentina eta Txile bezala ezagututako lurralde zabal batean bizi dira Maputxeak azken mende luzeetan. Haien hizkuntza, mapuzungun izenekoa, mehatxatua da oraindik. Baina hemen bezala, gazteak antolatzen ari dira beren hizkuntza berreskuratzeko eta transmititzeko. Imanol Eppherre, Eider Ballina Mondragon eta Anne Baskara Egido egile gazteek beren dokumentala proiektatu eta komentatuko dute. Europako hizkuntzen egunean, eta Festival Biarritz Amérique Latine eta Mintzalasai egituren partaidetza baten baitan antolatutako proiekzio-eztabaida.

Arratsaldean: Escape game

Ordua: 18:00 / 19:00 / 20:00 / 21:00 / 22:00 Tokia: Too Late Escape Game (Baiona)

Jadanik bizi izan duzu ihesaldi joko hiper-errealista bat euskaraz? Too Late-ko hiru gelek Kassovia izeneko herrira, Mexikora edo Kanadara eramango zaituztete. Ordu bat izango duzue lagun artean gelatik ateratzeko. Enigma argitzeko, pistak eta aholkuak arretaz entzun. 100€ 5 laguneko talde batentzat.

Eguna ongi bukatzeko: kirol pixka bat

Ordua: 19:30 Tokia: IS Santé gela (Miarritze)

RPM Areto Txirrindularitza: Musika bizia lagun, zure baitan lo den atleta iratzarri. Kirol gelako entrenatzaile euskaldunak aholkulari onak izanen dituzu sartze garai honetan gorputza mugitzeko.

Ez ahantz izena ematea: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda


hari@
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.