Euskaraz bizi #topaketa #rencontre
Ziburuko euskal liburu eta disko azoka
Ekainaren 1ean eginen da lehen aldiz azoka hau Ziburuko plazan, 11:00etatik 20:00etara.
2019ko Maiatzaren 29a | ± 56s
Hainbat helbururekin antolatu dute azoka: “Tradizioa eta sorkuntza sustatu; gazte eta helduentzako euskarazko ekoizpenen aniztasunaz ohartarazi; euskaraz irakurtzeko zaletasuna garatu; Argia astekariaren 100 urteak Lapurdin ospatu; euskaraz entzun, mintzatu, ezagutu, erosi eta komentatu...”.
Baltsan eta Argiak antolaturik
Zazpi urte dira Baltsan elkartea sortu zela. Ziburuko animazio sozial eta kulturalean euskarari lehentasuna emanez parte hartzeko asmoarekin abiatu zen eta guztira 60 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu.
Aurten, Argia astekariak 100 urte betetzen dituela baliatuz, Baltsaneko kideak haiekin harremanetan jarri ziren. Horrela, elkarrekin antolatu dute hitzordu honen lehen edizioa.
Argitaletxeak eta artistak
Euskal Herri osoko hamarnaka argitaletxek jarriko dute postua azokan, eta horrez gain, hainbat artistek haien etorrera baieztatu dute: Maddi Zubeldia, Mikel Dalbret, Asisko Urmeneta, Dani Fano…