Fokus: familian eta lagunartean pasatzeko momentuak
Mintzalasai#8, euskara familian eta lagunekin partekatzeko.
2019ko Irailaren 24a | ± 01min 07s
Irailaren 27an, ostiralarekin
ASKE komedia musikala
19:30-21:30 BAIONA Michel Portal Antzokia
Onarpenaren eta aniztasunaren aldeko mezua zabalduz, Iruñeko Jaso ikastolako ikasleek gazte desberdinen istorioa kontatzen digute. Haien beldurrei aurre egitea izango da haien erronka nagusia. 50 ikasle eta 4 erakasle dira proiektu hortan eta Mintzalasaiekin pundu amankomuna dute euskara dela eta: euskararen sustapena eta kultura egiteko beste modu bat aldarrikatzea.
Sartzea: 5€
Irailaren 29an, igandearekin
Euskararen besta erraldoia
8:00-20:00 BIARRITZ Marion aintzira
Marion aintzirako gune zoragarrian, euskararen aldeko besta herrikoi eder bat. Euskaraz mintzatzeko, elkartzeko, trukatzeko, plazer hartzeko eta aldarrikatzeko eguna.
Haurrentzat: irakurketa musikalak, zirko ta antzerki tailer, eskalada,Pontx pailazoa, Tutti-Magia beste sorpresa politak
Helduentzat: kantu, mutxiko, zikiro animatua, Eusklabo Alaiak antzerkia, Biarritz dance schoolen dantza ikusgarria eta iniziazioa, grafik zezio bat, ta beste...
Ikus egitarau osoa: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2217-marion_aintzirako_besta_erraldoia