facebookinstagramyoutuberssrss

mintzalasai

Euskararen berriak #etorkizunekoaukera

Bai Euskarari Elkarteak langile bat xerkatzen du

Bai Euskarari Ziurtagiria duten Ipar Euskal Herriko eragileen ebaluazioa egitea izanen da langilearen misioa.

2019ko Urriaren 8a

Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:

  • Curriculuma eta erreferentziak.
  • Harreman eta antolakuntza gaitasuna.
  • Antzeko lanetan aritu izana.
  • Euskara eta frantsesa ongi menperatzea.
  • Gida-baimena eta autoa behar dira.

Lan baldintzak:

  • 2 hilabeteko denbora erdiko lanpostua.
  • Lehenbailehen hastekoa.

Curriculumak eta erreferentziak urriaren 13a baino lehen bidali beharko dira:

Lansarean lan-atariko eskaintza honi erantzunez: https://lansarean.eus/eskaintza/bai-euskarari-ziurtagiriaren-elkartea/bai-euskarari-elkarteak-langile-1-xerkatzen-du-ipar-euskal-herrirako

info@baieuskarari.eus e-postara.

Edo, Bai Euskarari Elkartea, 1 Arsenal plaza 64100 BAIONA helbidera.

Probetara aurkezteko aukeratutakoekin bakarrik jarriko gara harremanetan. Lan-poltsa osatuko da.

Email Facebook Google Twitter LinkedIn

© Jose Valderrey - Dantzan CC-BY-SA
© Jose Valderrey - Dantzan CC-BY-SA

Euskararen berriak #euskarazbizi

Kultura egituren arteko lankidetzaren erronken inguruko jarraikitze kolektiboa

2020eko Uztailaren 6a

Euskal kultur erakundeak, Pirinio-Atlantikoetako tokiko jarraipen dispositiboarekin partaidetzan, jarraikitze kolektibo berri bat proposatzen die bere elkarte-kideei. Gaia: kultura egituren arteko lankidetzaren erronkak. Jarraikitze hori urririk izanen da eta EKE-ko Uztaritzeko egoitzan iraganen da. Kasu! Leku kopurua mugatua da eta izen emate formularioa uztailaren 10a aitzin itzuli behar da.

IRAKURRI

Beste transmisio bat posible da!
Beste transmisio bat posible da!

Euskararen berriak #ustebainogehiagogirelako

Uste baino gehiago girelako!

2020eko Ekainaren 26a

Testuinguru berritu eta konplikatu batean, zer funtzio bete behar du Mintzalasai elkarteak? Duela 9 urte sortu zenetik, gauzak aldatu dira gure lurraldean. Denbora berean, euskara bezalako hizkuntzen etorkizuna hirietan jokatzen da eta biztanleriaren %92ko erdaldun tasarekin eta euskararen %1,6ko erabilerarekin, Baiona-Angelu-Miarritze hiri-eremuan premiak oraindik handiak dira.

IRAKURRI

AGENDA

Zortzi

Zortzi

  • 2020eko Uztailaren 9a | 19:00
  • Baiona

AGENDA OSOA

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu