Euskaraz bizi #haurrekin #enfamille
Eguberriko bakantzetan begiratzeko filmak
Kanaldudek animaziozko hiru film eskainiko ditu nahieran urtarrilaren 6ra arte.
2019ko Abenduaren 20a | ± 43s
Teresa eta Galtzagorri jadanik ikusgai
Teresa & Galtzagorri Euskal Herrian ekoitzitako marrazki biziduna da, Agurtzane Intxaurragak zuzendurik. Anai tipiaz jeloskor den Teresa eta feriatik eskapatutako Tim galtzagorriaren abenturak kondatzen ditu. Ikusi hemen.
Grufaloa eta grufaloaren alaba
Abenduaren 22an, 16:00etan Zuzenean atalean ikusi ahal izango dira bi film laburrak. Ondotik, huts egin dituztenentzat, nahieran eskuragarri izanen dira urtarrilaren 6ra arte.
Grufaloak alabari esan zion inoiz ez sartzeko baso ilun sakonean, Sagu Erraldoi Gaiztoak harrapatuko zuela eta hozkada batean jango zuela. Alabak ez daki sinetsi edo ez, zer egingo du?