Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
UEUk euskarazko 8 formakuntza proposatuko ditu heldu den ikasturtean
EHUrekin batera, 8 berezko titulu sustatu ditu Udako Euskal Unibertsitateak, hizkuntzaren eta hezkuntzaren inguruan.
2020eko Maiatzaren 22a | ± 48s
Izen ematea irekia da ekainaren 30era arte. Hauek dira tituluak:
- Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (UPV/EHUren Aditu Titulua) BERRIA
- Itzulpengintza eta Teknologia (UPV/EHUren Espezializazio Titulua) 8. edizioa.
- Itzultzaileentzako oinarrizko teknologia (UPV/EHUren Aditu Titulua) BERRIA
- Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: Euskara komunikazio klinikoan(UPV/EHUren Aditu Titulua) 2. edizioa.
- IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan(UPV/EHUren Espezializazio Titulua) 5. edizioa.
- Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Arriskuak Jendartean (UPV/EHUren Aditu Titulua)
- IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresan (UPV/EHUren Aditu Titulua)
- Ikerkuntza Digitala eta IKTak (UPV/EHUren Aditu Titulua)
Info+: http://www.ueu.eus/