Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Bilketa, euskal funtsen ataria
Frantzian zerrendatuak diren euskal funtsetarako sarbidea da BILKETA ataria.
2020eko Maiatzaren 26a | ± 01min 23s
Euskal Herriari buruz edota euskaraz ekoiztuak diren liburu, aldizkari, eskuizkribu, artxibo, ikonografia eta ikus-entzunezko edozein dokumentuk osatzen dituzte euskal funtsak.
Bilketa.eus atariko katalogo bateratuari esker, hainbat herri liburutegi-mediateketako (Amikuze, Baiona, Biarritze, Bordele, Donibane Lohizune, Garazi Baigorri, Hendaia, Hazparne, Kanbo, Maule, Paue, Uztaritze) eta liburutegi berezituetako (IKAS, Baionako Euskal erakustokia, unibertsitate liburutegiak, Departamenduko liburutegia, Departamenduko artxibategia, IKER, diozesako liburutegia…) bildumetan bilaketak egin daitezke.
BILKETA liburutegi numeriko bat da ere, ondare-funtsen aberastasunaren erakusleihoa, Euskal Herriko idazki eta ikonografia orori ezagutarazi nahi diona.
Azkenik, BILKETA euskal liburuzainak biltzen dituen sare bat da, euskal funtsetaz arduratzen diren liburuzain edota dokumentalisten arteko lan-harremanen garatzeko xedearekin.
BILKETA egitasmoa Baionako Mediatekan kokatua da, Baionako Herriko etxearen gidaritzapean. Halere, hainbat erakundeek sustengaturik dabil: Estatuak (DRAC), Pirinio Atlantikoetako Departamenduak, Euskal hirigune elkargoak laguntza eta dirua ekartzen diote. Bere programaren gauzatzeko, partaidetza bereziak baditu, batetik Frantziako liburutegi nagusiarekin, eta Euskal Kultur Erakundearekin ere bai. Batzorde zientifiko batean oinarritzen da bestalde, Unibertsitateko, Euskaltzaindiko eta ikerketa munduko ordezkariak biltzen dituenak.
BILKETAren aktualitatea segitzeko