Portretak #ustebainogehiagogirelako #leuskaraavecplaisir
Ekintzaile eta euskaldungaien potretak
Mintzalasai webguneak sail berri bat abiatuko du irailean. Egunero euskara biziarazten duten pertsonak hobeki ezagutuko ditugu.
2020eko Agorrilaren 25a | ± 42s
Egunero, hamarnaka pertsonek biziarazten dute euskara: ikasleak dira, kazetariak, euskalgintzako militanteak, artistak, idazleak… Webgune honetako sail berriari esker, bi astero, gure inguruko ekintzaile edo euskaldungai bat ezagutuko dugu.
Euskararen ekintzaileen gogo eta esperientziatik badugu zer ikasi, euskarak inoiz baino gehiago behar baititu ausardia, irudimena eta ekintzailetza.
Euskara ikasten dutenek haien motibazioak, ilusioak eta zailtasunak kontatuko dizkigute. Frogatuko digute euskara ikastea ez dela erraten duten bezain zaila, posible dela eta prozesu horrek ekarri diena azalduko dute.
Hitzordua beraz, bi aste guziz, aurpegi berri bat deskubritzeko!