mintzalasai

Elkartea #ustebainogehiagogirelako #leuskaraavecplaisir

Aurtengo festibala murriztu dugu

Irailaren 9 huntan, Mintzalasai elkarteko laguntzaileek erabaki zail bat hartu behar izan dute: programazioaren zati handi bat atzeratzea, nahiz eta dena antolatua izan.

2020eko Irailaren 9a | ± 02min 26s

Mintzalasai jaialdiaren 9. edizioa prestatzen ari da duela zenbait hilabete orain. Uztailean, elkarteak lanean jarraitzea erabaki zuen, egoera sanitario goraberatsu eta Angeluko herriko etxea bezalako partaide batzuen gibel egiteagatik. Harrezkero, lan-batzordeak indartu dira, eta programa eder bat diseinatu dute.

Ez genuen hortara iritsi nahi.

Bururaino joan gira, baina ebidentziara jo behar da: ezin da hitzordurik proposatu, hiztunei euskaraz trukatzeko aukerak eskainiz giro lasaian. 2012. urteaz geroztik, euskara plazerarekin partekatzeko promesa betetzeko konpromisoa hartu dugu. Zoritxarrez, egungo klimak ez digu uzten promesa hau betetzen.

Beraz, Marion lakuan antolatutako jarduera guztiak (Ekiza eta Anariren kontzertuak, igandeko besta…) eta maskararen zati bat kendu behar dutenak (tailer gastronomikoak…) bertan behera uztea erabaki zen. Egitaraua hemen eskuragarri: https://mintzalasai.eus/ekimena/egitaraua

10 urte beteko ditugu!

2021ean, Mintzalasaik 10 urte beteko ditu. Ideia ero hori Miarritzeko euskara batzordean atera zenetik egindako bidea ederra da. Harro egon gaitezke betetako lanaz! Udako azken egunean hasi eta Hizkuntzen Europako Egunarekin amaitu behar lukeen jaialdi bat antolatzen ari gara (2021eko irailaren 20tik 26ra). Ausardia, berrikuntza eta kolektiboa ardatz dituen euskararen astea.

Proiektuen deialdia egingo da lurraldeko elkarteentzat. Aldi berean, duela egun batzuk lan bat hasi zen erakundeekin eredu ekonomiko iraunkor bat eraikitzeko (EEP, Elkargo, EKE).

Besarkatzeko gogoa dugu

Konfinamenduak erakutsi du euskarari eskainitako espazioak zenbateraino diren hauskorrak: haurrentzat, euskara eskolan giltzapetuegi dago oraindik. Euskaldungaientzat, euskara konplexurik gabe praktikatzeko aukerak sobera eskasak dira oraindik. Euskaldunentzat, euskaraz bizitzeko eskubidea gehiegi ukatzen da.

Euskararen inguruan batzeko beharra dugu. Bateratu eta boteretu. Krisi horrek sortzen duen beldur eta mesfidantzaz askatu behar dugu. Eta aitzinatu, beti. Baimenik itxoin gabe, gure ardura delegatu gabe. Hemen eta orain, aitzinatu. Pixkor, baikor eta burugogor.

Azken hitza orain arte bidelagun izan ditugun guziak eskertzeko:

  • Komisioetako laguntzaileak,
  • Lurraldeko elkarteak,
  • Partaide instituzionalak (Miarritze, Baiona, Elkargoa, EEP, EKE),
  • Iragarki erosleak.

Orain, Euskaraldia dator. Beste transmisio bat posible da!


Artikuluaren eranskinak

hari@
Kalakaño abian da!

Euskaraz bizi

Kalakaño abian da!

Kalakaño, Euskal Elkargoak eta bere partaideek antolatzen duten euskarazko lehen haurtzaroaren ekitaldia da. Ekainaren 22a arte, Kalakaño-k, haurtzaindegietako haurrei eta lehen haurtzaroko profesionalei zuzendutako animazio anitz proposatzen ditu.

Brebeta euskaraz: jende katea

Brebeta euskaraz: jende katea

  • Maiatzak 19 | 12:15 | Baiona
Musika Bulegoa Sariak 2021

Musika Bulegoa Sariak 2021

  • Maiatzak 19 | 19:00 | Biarritz

2021(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
01 02
03 04 05 06 07 08 09
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

2021(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2021(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2021(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2021(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2021(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28
Gaur

2022(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur