mintzalasai

Euskaraz bizi

EKE-k euskal zinemaren hedapena laguntzen du

Sartze honetan, euskal zinemaren dinamismoa agertzen da, ipar Euskal Herrian hainbat film aurkezten ari direlarik iraila eta abendua artean. Euskal zinemaren hedapenaren alde duen misioa kari, Euskal kultur erakundea ekitaldi anitzetan bultzatzaile eta partaide da.

2020eko Urriaren 21a | ± 03min 01s

Dantza, antzerki edo literatura arloetan bezala, urte batzuk badira Euskal kultur erakundeak euskal zinemaren aldeko engaiamendu azkar bat erakusten duela. Konkretuki, hedapenerako ekartzen duen laguntza, zinema festibaletan edo euskal zineari dedikatu gaualdietan zuzentzen du, publikoen eta filma egileen arteko topaketak sustatzeko asmoz.

Urtetik urtera, Euskal zinemaren kalitatea gero eta altuagoa da, eta hori ikusten da urte bukaera arte hedatzen diren filmekin.

Hara non, irailaren 9tik 11ra Baionan iragan den "Rencontres sur les Docks" festibala kari, Jon Garaño film egilearenLa Trinchera Infinita filmaren aurre estreinaldiaren aurkezpena lagundua izan da (Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagarekin zuzendutako film hori urriaren 28tik goiti zinema geletan banatua izanen da). Molde berean, Lander Garro kazetariaren eta publikoaren arteko topaketa sustatu egin da, zuzendu duenBi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentalaren inguruan. Hain zuzen ere, film horren aurkezpen birak EKE-ren laguntza jaso du (ikus emanaldien agenda).

Bestalde, urriaren 10ean, EKE Oskar AlegriarenZumiriki filmaren estreinaldiaren partaide izan da ere. Nafartarraren harribitxi hori, Donibane Lohizuneko Sélect eta Mauleko Maule Baitha zinema geletan erakutsia izanen da azaroaren 16 eta 17an. Hazparneko "Zinegin" festibalean ere (azaroaren 27tik 29ra), filmaren ikusteko beste aukera bat izanen da. Emanaldi guzietan, zinemagileak solasaldiak eskainiko ditu.

Halaber, urriaren 30etik goiti, EKE-k Eugène Green zuzendariarenAtarrabi eta Mikelats filmaren aurkezpen bira sustatuko du. Gainera, emanaldiekin batera, Thierry Biscary, Maddi Oihenart eta Jérémie Garatek kantalditxoak proposatuko dituzte gaualdi berezi batzuetan, Baionan, Donibane Lohizunen eta Maulen.

Aipatzekoa ere, Lara Izaguirre zornotzar zinemagilearen Nora bigarren filmaren estreinaldia iragan dela Donibane Lohizuneko festibalean (urriaren 5etik 11ra). Filma datorren urteko udan hedatuko da.

2021eko urtarrilaren 6an hasiko den Pablo Agüero argentinar filmegilearenAkelarre filmaren banaketa, euskal zinemaren bizitasunaren beste froga bat da. EKE-k aurre-estreinaldiak sustatuko ditu abenduan zehar.

Bukatzeko, Aquitaine.eus programa kari (hau da Akitania-Berrian ipar Euskal Herriko, Euskadiko eta Nafarroako kultura eragileen mugikortasuna eta hedapena sustatzen duen programa), EKE-k euskal zinemari buruzko asteburu bat antolatzen du Bordaleko Utopia zinema gela ospetsuarekin azaroaren 13 eta 14an. Bertan, Oskar Alegriaren Zumiriki eta Koldo Almandozen Oreina filmak ikusgai izanen dira, bi zinemagileen presentzian. Azkenik, Euskadiko Filmategiaren zuzendaria den Joxean Fernández-ekEuskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi liburua aurkeztuko du ere.

Xehetasunak

  • Harremana:Frank Suarez (EKE) - frank.suarez@eke.eus / 05 59 93 38 76
  • Emanaldien agenda

Iturria: EKE


hari@
Kalakaño abian da!

Euskaraz bizi

Kalakaño abian da!

Kalakaño, Euskal Elkargoak eta bere partaideek antolatzen duten euskarazko lehen haurtzaroaren ekitaldia da. Ekainaren 22a arte, Kalakaño-k, haurtzaindegietako haurrei eta lehen haurtzaroko profesionalei zuzendutako animazio anitz proposatzen ditu.

Brebeta euskaraz: jende katea

Brebeta euskaraz: jende katea

  • Maiatzak 19 | 12:15 | Baiona
Musika Bulegoa Sariak 2021

Musika Bulegoa Sariak 2021

  • Maiatzak 19 | 19:00 | Biarritz

2021(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
01 02
03 04 05 06 07 08 09
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

2021(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2021(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2021(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2021(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2021(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28
Gaur

2022(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur