mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskarazko aktibitate kaierak udako oporretarako

Euskarazko hiztegia lantzen segitzeko, familian jostatuz.

Joko sinple eta dibertigarriak
irudia ikusi | Joko sinple eta dibertigarriak

2022ko Uztailaren 25a | | ± 01 min 31 s

Tresna hau sail elebidunetan edo murgiltze ereduan ikasten duten haurrei zuzendua da: kaier ludikoen bidez, familian euskaraz jolasteko aukera eskaintzen dute: margotzea, hitz gurutzatuak, iruditegiak, urkatuaren jokoa, ezberdintasunen jolasa...

Tresna konkretuak familien esku ezartzea da iniziatiba honen helburua, haurrek euskara ikas dezaten eta euskaraz ongi pasa dezaten.

7 kaier eskuragarri dira eta bakoitzak gai bat lantzen du, Biarritzeko, Baionako eta Hendaiako Herriko Etxeek, Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskal Hirigune Elkargoak editatu zuten hiztegi kutxako 30 hiztegietako bati egiten baitio erreferentzia.


Hiztegia eskuan, euskara ahoan

Ikasten dugun bitartean jostatzeko proposamen sinplea da hau! Aski da hiztegi kutxa bat eskuratzea, kaier praktikoak inprimatzea eta arkatza eskuan hartzea. Euskara ikasten ari diren helduentzat ere manera polit bat izan daiteke hiztegia lantzeko, eta haurrekin egiten baditugu, zubi bat eraikitzen segituko dugu ikastetxearen eta etxearen artean.

Miarritzen, 4 familiatik 1ek egiten du haurrentzat elebitasunaren hautua. Euskarak etorkizuneko hizkuntza da eta geroz eta jende gehiagorengana iristen da, Euskal Herrian sorturikoak izan edo ez. Miarritzeko Herriko Etxeak duela 25 urtetik laguntzen du hizkuntzaren biziberritze prozesua.


Ekimen xume hau Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek garatu dute.

Postaz eskuratzeko eta Info+: euskara@biarritz.fr"€“ 05 59 41 57 55

Hemen deskarga ditzakezue.


Olentzero

Euskaraz bizi

Olentzero

Aurten ere, ikazkin mitikoa menditik jautsiko da Mari Domingirekin batera, argiaren itzulera ospatzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.